Apokaliptikoak eta integratuak

Kazetaritzako ikasle nintzela irakurri beharrekoen artean
zegoen artikulu honetarako izenburu modura aukeratu dudan Umberto Ecoren
liburua. Nik bezala irakurri ez zuenak ere badaki autore horrek komunikabideen
mezuen aurrean bi jarrera kontrajarri horiek ematen direla. Batzuk, Irakeko
gerra, garzonkeriak, finantzen gorabeherak edo negutegi efektoak kataklismoaeta
etsipena nagusituko diren sentipenak izango dituzte. Beste batzuk aldiz,
ziklikotasunean, barne-erreforman eta sistemaren baliabideetan jartzen
dituztela esperantzak.

Gaur egungo telebista-albistegiak ikusteak joera pare
berbera sortuko du agian, baina nago beste bizipen bat nagusitzen ari dela. Eta
beraz, egoera “honek ez du irtenbiderik” ala bere kontrakoa den “honetatik ere
aterako gara” baino, indiferentzia nagusitzea. Eta bide beretik, albistegietako
kontuak norberari gertatzen ez zaizkion bitartean, mundua normal dagoela
pentsatzea. Brechtek honetaz ere idatzi zuen zerbait, ala?

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude