Espainiako erregeak ez zuen “Zergatik ez zara isiltzen?” galdetu, hainbat tokitan agertu izan den bezala. Bere hitzek eta tonuak beste halako itzulpena dute: “Isil zaitez!”.
Duela urte asko, ¿Quién sabe donde? izeneko saioak audientziaren kuota ikaragarri altuak eskuratzen zituenean, eta reality showak deiturikoei hasiera eman zitzaionean, Paco Lobatón zen telebista pantailen errege.
Gogan baduzue, saio arrakastatsu haren baitan, familiakoren ala lagunartekoren bat desagertuta zuenak, posible zuen bideoz mezu bat bidaltzea eta bilatu nahi zuenaren itxura, janzkera eta izakerari buruzko zehaztasunak eman. Horrekin aurkitzeko bidea errazten ei zen.
Halako programa batean, gogoan dut emakumezkoa zela hizketan atera zena eta edadeko gizon batek etxetik alde egin zuela-eta horrela zioen bere mezuak: “He venido a Quien Sabe Donde para que me ayuden a encontrar a …”
Bere hizkeran galdera ikurrik eta “quien” horretan azenturik ez zen sumatzen!
Hitzen tonuak agurea aurkitu zezaten etorri beharreko leku aproposera joana zela adierazten zuten. : “non dagoen dakienera etorria ” zela sinistuta.
Esaldien barruko hitzen entonazioak duen garrantzia handia da. Hitzjokuetan berbak eta hauen ordenak bezalatsu.
Akaso horregatik, parre algaratan ibili nintzen Juan Carlosek Chavezi purrustada hura bota eta gero, mahaitik altxatu eta Bar Bón-era itzuli zela irratian entzun nuenean.
Esaten zutenez, tronoduna non dagoen kamareroak jakiten du, ondoen. Telebistako saio famatu hartan bezala, Paco izango ote du izena?
Juancarlostartasun (glup!) lotsagarria eta penagarria irakurri beharra badago ere, polita da El Mundon agertu zen artikulu hau. Bertan, telebista programa desberdinetan ikusi izan diren “espantá” batzuk errepasazen dira.