Izotza

Irratiz entzun dut gaurko berria.


…/…


Su etena “hautsi” izanak duen alde ona (…) berriro ere aldarrikatu daitekeela jakitea da.


Modu horretara, T4an eginiko atentatuaren ondorioz sorturiko egoeratik (su etenean egotea baina atentatuak egiteko aukera irekita daukala jakitea) atera ahal izango zen.


Lerro hauek idazten nabil su etena amaitu dela argitara eman den egunean, ez dakit hala dela frogatzeko atentatuak hasten direnean zer idazteko gogoa izango dudan.


Hipotesirik optimistena, seguru ilusoena, txoroena baina desiratuena, su etena hautsi izana frogatu aurretik ere, behin betiko irtenbidea aurkitzea litzateke.


…/…


Irratira itzuliko naiz gero, lanetik bueltan, azterketa politikoak egiteko nik baino gaitasun gehiago dutenen hitzak entzutera.

Iruzkin bat “Izotza” bidalketan

  1. Desplazatua

    >Irratira itzuliko naiz gero, lanetik bueltan, azterketa politikoak egiteko nik baino gaitasun gehiago dutenen hitzak entzutera.

    Baina han entzun duzunak ere ez dizu argitu nola iritsi daitekeen hainbeste euskal herritarren kontrako erabakia hartzera, ala? Jakin nahiko nuke, benetan diot, horrelako erabakiak hartzen dituztenek zer duten buruan, gogoan, jomugan… Euskal Herriaren askatasuna ez behintzat.

    Erantzun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude