Ohituta

Urritik hona, jostailuen iragarkiek telebista-emanaldien zirrikituak
hartzen dituzte. Dakigunez, kontua ez  da
hor amaituko.  Programen arteko, minutu
horiek puztu egingo dira segidan txanpañak eta lurrinak saldu asmoz. Konturatu
orduko, programak eurak baino tarte zabalagoa beteko dute. Baina,
sasoian-sasoiko kontuak dira, eginak gaude horretara.

Aldi berean, ohitu gara gaur egungo telebistan ikuskizuna izatea nagusi.
Kosta eta dena egiten zaigu granhermano, erletxea, salsarosa edota tomaterik
gabeko telebista nolakoa zen imaginatzea.

Txilindroiaren modura, astiro baina bere azpian hartzen duena betirako
lurrean pega-pega eginda lagata, telebistak gure egunerokoa dekoratzen du,
normala zer den  esanez  eta onargarri  izan 
beharko  duguna
erakutsiz.

Hain indartsua den tresna horrek sekulako lekua dauka, oraindik  ere, euskara gure hartu-emanak eta bizitza
ikustekoa tankera normalizatzen. Horregatik da garrantzitsua tokiko telebistetan
euskarak lehentasuna edukitzea eta kanal handiekiko orekatzaile lana egitea.

Iruzkin bat “Ohituta” bidalketan

  1. elena

    Jostailuen iragarkiak hasi zirenetik, nire umeek egun osoa pasatzen dute kantuan: “zotzak kendu eta behera, tximinoak lurreraaaaaaaa”. Sikiera euskaraz kantatzen dute…!

    Erantzun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude