Denboraldi Berria

Urte sasoi honetarako, telebista kanal guztiek erabakita daukate datorren denboraldirako programazio-taula nolakoa izango duten.

Aurkezleak edo antzezleak kontratupean, ekoizpen-etxe bakoitzak egingo dituen programak zehaztuta eta, gehiago ala gutxiago, audientziaren eta publizitate fakturazioaren simulazioak amaituta.

Dakitenek diote betiko bidetik joko duela programa eskaintzak 2006-2007 denboraldian: entretenimendua eta ikuskizuna nagusi. Nola bestela, lehendik ere telebista pribatuek joera markatzen zuten eremuan bi berri daudenean: Cuatro eta La Sexta. Ikusiko dugu nola joango diren gauzak. Munduko futbol txapelketarekin apustu gogorra egin du La Sextak eta Espainia uste baino lehenago kanporatu dute.

Beharrezkoa dute halako aurreikuspenarekin aritzea goitik behera lehiakorra suertatzen ari den telebista merkatuan leku bat eduki nahi badute. Antzera ari dira kanal pribatuak eta publikoak, industrializatuta dagoen telebistaren negozioan.

Mundiala amaitzen denean ea zein ibilbide hartzen duen kanal berriak.

2 iruzkin “Denboraldi Berria” bidalketan

  1. oihane

    Nik La Sexta katearen futbol emanaldiek erakarri naute. Nik uste dut komentaristen kon tatzeko moduan dagoela gakoa; irrati formulatik gertuago daude La Sexta-ko komentaristak, eta ni neu behintzat erakarri nau honek.

    Erantzun
  2. Aitor

    Andres Montes crack bat da, hor ez dago zalantzarik; gertatzen dena da hainbeste urtetan eman du saskibaloia telebistan (c+en) eta irratian, arraroa egiten zaidala futbola komentatzen entzuteak.

    Erantzun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude