O.T.

Kale in China desagertu eta gero, zertan arituko dira Oscar Terol eta berarekin TVEra joan zirenak. Buru makur, apostuan galdu dutenaren gorputzaz ala inoiz baino ikus-entzule gehiago pilatu izanaren pozaz.
Vaya semanitakoek desertatu zutenei jaurti zizkieten torpedoak gehiegi eta neurriz kanpokoak iruditu zitzaizkidan. Behin, zerbait esatea tira, baina programa osoan zehar eurozale, txaketero eta halakoak errepikatzen ibiltzea gehigizkoa iruditu zitzaidan.

Badakit, badakit, aspaldiko kontuak dira. Baina, aizu, blogean azarotik idatzi ez duenak zerbaitekin linkatu behar du hemen nago esateko eta urteberrionaz, Cuatroren hasieraz, telebista lokalen dekretu-proiektuaz ezer esan ez duenean, nonbaitetik heldu beharko dio denboraldi berriari!

Total: aspaldi beste saltsa batzuetan ibili naiz eta gauza gehiegi pilatu zaizkit “esanbeharrekoen” poltsan. Horietariko bat Made in China eta Vaya Semanita delakoei buruzkoak.

Gauza pare bat besterik ez dut esango:

  • ez dut Made in China faltan botatzen. Lehen egunean Boriz Izagirreri eginiko elkarrizketak eta bereziki Elizegik egin zituen komentario lekuzkanpokoek, gustotxarrekoek eta topikozjosiek oso aho zapore txarra utzi zidaten.
  • Bazirudien Oscar Terol zela programarekin ondoen pasatzen zuena, haren barreak entzunda.
  • Produkzio lan handia egin zuten elkarrizketatuak ekartzen eta skectchak prestatzen baina…McLuhanek esan omen zuen “medioa mezua da”, eta TVEk emititu izana dena markatzen du txistea, testuingurua eta dena.
  • Ez naiz pozten hemengo profesional batzuk porrota ezagutu badute Estatu espainiar osora begira eginiko programa batekin. Erraza da kale egin eta gero zergatiak zerrendatzen hastea. Baina kontrakoan jarrita ere, arrakastatsua suertatu izan balitz hartarako motiboak ere bazituen programak. Ez naiz hildakoari aurpegira txistu egin zale.

Total, hemen dugu Vaya Semanita eta egia esaten badizuet:

  • gustora ikusten dut baina ez du ni ikusle gisa fideltzea
  • tarte politak ditu, beste batzuetan nerabeen arteko umorera jotzen duen arren
  • aurkezlea gustatzen zait eta patxadan eta egokeran asentatzen den neurrian bide luzekoa izango telebistan
  • erritmoa du

    Total, lehengora itzulita, Donostiako Tabakaleran ekoizten zituzten Madeinak desagertu direnean zertan arituko dira Terol eta besteak?

El almendro

Nik pozik hartuko nituzte berriro ere Vaya semanitan.

5 iruzkin “O.T.” bidalketan

  1. Xabi

    Oscar Terol eta bere lagunak Made In China-rekin irabazitako dirutzarekin gozatzen egongo dira orain.

    Nik oraingoz ez dut Made In China faltan botatzen eta Vaya Semanitari lotuta jarraitzen dut.

    Aurrera VS!

    Erantzun
  2. Urtzi

    Oscar Terol oso harro zebilen. Elkarrizketa batean esan zigun Andoni Agirregomezkortari putada egin ziotela aurkezle jarriz. Bere mugak zituela. Eta berak ez al zituen mugak hasi zenean? Ospea ez du ondoegi administratu eta harropuzkeriarekin ito da, Espainian porrot egin baitu. Made in China ez zen txarra, baina ez dute asmatu. Eta kateek ez dutenez pazientziarik izaten akabo…

    Erantzun
  3. Ovidio

    Zertan ariko diren Terol eta bere lagunak?Errealitateari uko egiten lanik gabeko egoera txarrari aurre egiteko morala geratzen zaien bitartean. 4 hilabetetan, ETBrekin 8 hilabetetan irabazten zutena adina irabazi zuten iaz Made In Chinarekin, beraz aurten lehenengo hilabetetan ez dira egoera ekonomiko txarrean izango oraindik, baina gero….. Eta bitartean TVEren deiaren zain, ea bigarren aukera bat ematen dieten. Tristea bizimodua, aukerak hain urriak izatean. “Lehen maila”rako jauzia gaizki irten zaie baina orandik ez dute erabat etsi itxura denez. Horrela adierazi dute zenbait komunikabideetan, oraindik “lehen mailan” jarraitzen omen dute eta TVEko zuzendarien gogokoa omen da beren umorea. Beste aukera baten zain daude. Baina enpresa publiko baten bitartez oso zaila izango dute komertzialki kriterio argirik gabeko bigarren aukera bat izatea. Horretarako agian beste bide batzuk jorratu beharko dituzte lehenik, benetan balio dutela beren kabuz lan eginaz eta Bainet TVren eskutik, arrakasta lortzeko, beste telebistaren batean edo zerbait landuz, ze apustu berri handien aldekoak ez bait dira izango berriro TVEn.

    ETBra bueltatzearen gaia oso zaila dauka Terolek, ez zaio erraz barkatuko Vaya Semanita hondoratu nahi izana.

    Erantzun
  4. Yogurtzane

    Made In China ez zela txarra?. Benetan gusto arraroak ditugu euskaldunok, Terol bezalako pailazo harro eta arruntak hainbeste miresten ditugunean, zorionez honen umoreak ez du harrera berdina izan estatu mailan, jasangaitza litzateke Terol “fenomeno mediatiko” bat bezala izatea, euskaldunon topikoak merkeak landuz lortu duen arrakasta oraindik gehiago hedatuz.

    Erantzun
  5. oier g

    Nik ustekabia hartu neban Terolen kuadrilliak alde egin zebenian, baiña ezin detzet kritikatu. Danok daukagu prezio bat.

    Eta beste ustekabe bat hartu neban geratu ziran “aktore txarrekin”. Uste nebana baiño askoz be hobeto moldatzen dira, eta onenak hórrek aktore calvo bixak dira.

    Erantzun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude