Harrituta nauka Telezaborra blogaren egileak.
Oso gustora irakurtzen ditut berak idatzitakoak.
Oraingoan Kotxe liluragarria(El coche fantastico edo bertsio originalean Knight Rider) errekuperatu du gure harridurarako. “Michel Knight gogoan zaitugu” artikuluaren aitzakian, sasoi hartan idatzi nuen zerbait atera dut ahanzturaren zirrikitu beltzenetatik. Argiarako idazten nuen zutabetxo batean, behin, GALen razziak eta Michel Knight-en prepotentzia eta jarrera konparatu egiten nituen.
Orain, Telezaborrak ekarri digu gogora nolako esaldia botatzen zuten “El coche fantastico”ren aurkezpen-sintoniarekin batera.
**El coche fantástico es una trepidante aventura, de un hombre que no existe, en un mundo lleno de peligros. Michael Knight, un joven solitario embarcado en una cruzada para salvar la causa de los inocentes, los indefensos, los débiles, dentro de un mundo de criminales que operan al margen de la ley…**
Esaldi hori burutik kendu ezinean ibili nintzen sasoi batean. Eta artikulu labur hau idatzi nuen:
“Kotxe fantastikoarena, arriskuz beteriko munduan existitzen ez duen gizon baten abentura ikaragarria da. Michael Knight, gazte bakartia, legez kanpo diharduten kriminalez beteriko munduan, ahul, errugabe eta babesik ez dutenen aldeko guruzadan sartu da.”
Duela urte batzuk ospe handiz TVE-n eta orain A-3n botatzen hasi dira “Kotxe fantastikoa”.
Orduko Telediarioa ta gero, sintonia ikasterrezaz, kotxe fantastikoaren abenturak ikusten genituen. Dena kontrolatzen zuen begi majikoaz, kotxe beltzak, hil-ala-biziko abiaduran, gaizkileak “neutralizatzen” zituen. Beltzez tintaturiko kristalen atzetik, legearen erresuman bere kotxearen gurpilen aztarnak utziz, heroearen prototipoa ageri zen.
Minutu batzuk lehenxeago telediarioan jakin arazten ziguten, Iparraldean, ezezagun batzuk, errefuxiatuak akatzen zituztenla garbiki.
Egungo telediarioetan, TVE nahiz beste kateetan, kotxe fantastikoaren giltzak galdu omen dituzten Michael Dominguez edo Jose Knight-en abenturak datozkigu. Gidoilarien lana zaildu arren, oraingoan ere gure pertsonaiak ondo aterako dira abentura berri onetatik. Bere kotxe beltza kanpoan da prest, argi gorritxoaren joan-etorrietan ziztu eginez, dena kontrolatzen duelarik.
GAL-IRABAZIAN
Michel Knight-en kotxeari buruzko gehiago jakin gura izanez gero, badira webgune interesgarri batzuk, horietariko bat wikipediarena.
Esana diot TZri, “Michel Knight gogoan zaitugu” artikuluarekin pandora kutxa ireki duela!!
Aupa Edorta!
Ni ere telezaborra blogaren jarraitzaile sutsua naiz. Oso gustora irakurtzen dut. Askotan pentsamendua irakurtzen didala ematen du gainera. Kritika zorrotzak egiten ditu eta dianaren erdi-erdian ematen du.
Egun on, Edu!. Elurra,laster,etorri zaigu aurten.
Ordenagailuaren aurrean jarri eta zapatuaren egun hotza pasatzeko prest nago. Zure idazkera irakurri eta gero, zalantza bat sortu zait:
“…trepidante aventura,DE UN HOMBRE QUE NO EXISTE,en un mundo lleno de peligros,(que sí existe)…”.Benetan, ez nituen gogoratu aurkezpenaren hitzak, baina, hala ere, oso sakonak dira:EXISTITZEN EZ DUEN GIZONAren balentriak jakin arazten ziguten. Michael Knight abenturaren bezala,existitzen ez zuten heroeei ondo atara zitzaizkien gauzak,Iparraldean gertatutako bezala. Hau ez zen telebistako gidoi fantastikoa, baizik eta, inpunidade existentzia frogatzeko ontologiko argudioa da.
Oso zaila da niretzat euskeraz idaztea, barkatu akatzak eta ongi izan. Agur