Askotan entzun/irakurri izan dut Martin Barriuso drogen legalizazioaren alde. Diskurtso hipokresia bakoa, borobila eta aurrerakoia duela uste dut.
Aspaldi honetan, gainera, irrati-telebistako hizketa-mahaietako ohikoa bilakatu da. Ezaguna egin da. Beirarekin gertatzen den bezala ordea, gogorra eta hauskorra, aldi berean.
Lehengo egunean atxilotu egin zuten, informabideek diotenez, berak eta beste batzuk zeukaten marihuana plantazioan bertan.
Sinistuta nago gogoa ziotela (gaztelerakada hutsa izango da, baina, badakizu zertaz ari naizen: harrapatuko haut mehatxatzen dutenen estiloa). Argiegia zelako. Izkutukeritan ibiltzen ez direnetakoa delako.
Orain, bera bilakatu da drogen inguruko hipokresia kolektiboaren aitzakia eta hizketagaia. Hori bai, berri-agentziek eta hedabide handiek susmoz, estilo liburu ez-idatzietan ageri diren konnotazio txarrez eta gaitzezpen sozialez beterikoak jaurtiz.
Aipatu dituzte gramoak (kiloak kasu honetan), plantazioa, aspaldi segika zituela polizia-ikertzaileak, trafikatzaile hitza, drogak, harrapatu omen diotenaren merkatu-balioa (pesetetan beti du zero gehiago!!). Zikiratu dute.
Ez dakit noiz itzuliko den mahai katodikoetara eta hertzianoetara (parkatu, telebistara eta irratira) baina faltan botako dut. Beti berarekin ados egon beharra eskatzen ez dutenetakoa dirudi Martin.
Orain, edozertaz hitzegiteko eta bere iritzia modu freskoan eta naturalean ematetik bere kasuaz soilik (badakizu droga asuntoetan sartuta dago hitzmakulura kateatua) berba egitera kondenatuko ote dute. Ezetz espero dut. Akaso, hori litzateke atxilotu dutenak gura izango dutena. Inplikatua izatetik isiltasunera zigortzea nahi izango ote dute.
Ardo uzta amaituta dagoen honetan, nola ukatuko diogu inori erre nahi duena landatzeko eskubidea.
Zerbaiterako balio badu, drogen legalizazioaren alde berarekin ados nagoela esan nahi dut. Autoinkulpatzen naiz jendarte hobeago bat merezi dugula amesten dudala esanez.
Beste bat autoinkulpazioarako. Tipo jatorra da Martin, eta zentzuduna.
Segi landatzen!
Egun on!. Gaur goizian, laster altxatu naiz ohetik, irratia piztu eta han zegoen Martin, bai, gaur itzuli da mahai katodikoetara eta hertzianoetara. Entzun dudana ez da berria, baina berak esan duenarekin ados nago…neuk, ere drogen legalizazioaren alde nagoela esan nahi dut…demagogia barik…retorikarik gabe.
Edu, zure bloga ere beti irakurtzen dut.
Agur, ondo izan.