Asko gustatu zait Juan Kruz Lakastak lehengoan Berrian idatzi zuen zutabea. “Geldi errotatibak!” izenpean antologikoak iruditzen zaizkit esaldi batzuk bota zituen.
Hona niretzako interesgarrienak:
Beroaldia. Azken egunotan besterik ez dugu entzun Hego Euskal Herriko komunikabideetan: beroaldia (…). Udan beroa egiten du. Neguan, hotza. Hori albiste bada, zerbait oker dabil. Oker gabiltza. Tontotzen ari gara. Tontotu nahi gaituzte. Telebistaren diktadurapean bizi gara. Telebistan agertzen dena besterik ez da albiste. Ikusgarria dena besterik ez da agertzen telebistan. Beroa eta hotza ikaragarri ikusgarriak dira. Beraz, ikaragarrizko albisteak dira. Martxa honetan, telebistan, albistegia osoa eginen dute eguraldiari buruzkoa, eta amaieran, bi minututxoo tartea utziko diote gaurkotasun-gizonari.