Pedofobia

Uda parteko gauetan, telebista-eskaintzak formatu handiko programetara jotzeko ohitura izaten du. Lehiaketak (El Gran Prix lakoxeak), komediak eta musika- (gehienetan play backean, dena esateko) eta dantza-saioak izaten dira nagusi.

Horietariko bat da, niretzako erabat berria zen Mira quien baila izena daramana.

Astelehenetan, CSI ikusteko gustua izaten dudanez, Las Vegasen kokatutakoa iragarkietara joaten zenean, begiratzen nuen beste kateetan ea zer ote zegoen.

Umeak antzezle, dantzari eta kantari lanetan jartzen dituztenak egiten zaizkit programa bereziki arbuiagarri.

Orduan egin nuen topo gehien gorrotatzen dudan tele-show moetarekin.

Atzokoan ere, han ziren 8-14 urte bitarteko neska-mutikoak nagusi erropez jantzita dantza mota desberdinak taularatzen.

Haien makilaiak, orrazkerak, pedreriazko arropa satinatuak eta keinukera seduktorea izan nahi zutenaz konbinatuak, benetan jasan ezinak egiten zitzaizkidan.

Nazka eta pena ematen didate, aldiberean.

Gazteen erabilera komertzialetik oso hurbil dagoela iruditzen zait.

Fisikoki (gorputz txikiak, eskote hutsak, espresibitate eskaseko begirakunak…) eta mentalki pertsona horiek oso hauskorrak direla inpresioa daukat. Arrakasta eta porrota eramateko zailak direla eta krudela dela gaztetxo horiek halako tentsio egoeretan jartzea sinistuta nago.

Hala uste dut nik.

Gainera, betikoa, nork proiektatzen du gehiago bere ospe gosea halako umeen parte hartzearekin, gaztetxoek ala beraien gurasoek?

Zirkoan animaliak erabiltzea bezain obszenoa egiten zaizkit halako showak.

Baina, dirudienez ez gara nagusi halako programak aukeratzen ez ditugunak. Atzo gaueko audientzia datuak begiratu eta ikusienen zerrendan Mira quien baila delakoa agertzen da (kuotaren %28,2) irabazle. Nire CSIren aurretik ere (%26,2). Harrigarria, ala?.

Lerro hauei titulua ematen dion pedofobia horrek umeei beldurra edukitzea esan gura ehi du. Ni beraien gurasoek ikaratzen naute gehiago.

-P.S. Anne Igartiburu zebilen atzoko programaren aurkezle-domadore lanetan.

Iruzkin bat “Pedofobia” bidalketan

  1. Leire

    Ume guztiei (bueno, gehienei) gustatuko litzaieke telebistan agertzea, famatu izatea… Horixe da ikusi eta ikasi dutena: telebistan agertzea eta jende guztiak zu ezagutu eta txalotzea -itxurakeria hutsa bada ere eta zu benetan nor zaren ideiarik ez badute ere- da bizitzan garaile izatea. Ez da zaila lehengai hori hartu eta esplotatzea. Baina, zuk aipatu duzun bezala, uste dut gurasoak direla egoera horren artifizeak; askotan, umea aitzakia moduan erabiltzen dute euren hobe beharrez, eta umea erabilita eurak protagonista izateko.

    Erantzun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude