Euskaraz egin beharrekoen artean dugun hedabideen hiztegian, seguru nago jingle hitzak agertu beharko lukeela.
Irrati-iragarkigintzaren historian asko erabili izan den eta oraindik ere erabiltzen den musika eta hitz ikasterraza eta itsaskorra duen publizitate mota da.
Asko dira famatu izan diren jingleak. Nik bat gogoratzen dut bereziki Un poco de pasta basta, Gior zioena.
Baina hala ere, hona nator baita ere asko gorrotatzen dudan batekin: EVEren aholkuak bete eta aurreztu energia ume ahots tentelaz irratiratzen dutenarekin.
ETBko SOS Deiak kanpainaren irratiko bertsioa dirudi EVEren honek. Aintzinakoa. Gatz bakoa.
Seguru nago zuk gogokoak dauzkazulako ala gorrotatzen dituzulako buruan edukiko dituzula hauek bezalako jingleen batzuk.
Mezu hau erantzun eta ia zerrenda txiki bat egiten dugun.
Jingle on eta txar bana bota, faborez.
Onak asko, garbigailuen gehienak: Mister Proper (orain Don Limpio, xarma gehiena galduta), Scotch Brite (ya no puedo estar sin él) eta.
Eta ikaragarri txarra, oraindik noizean behin SER-en entzuten dudana, komunera errazago joateko produktu horietako batena. Gainera, produktuaren izena ere hain da txarra, nola den ikasi ere ez dudala: Sabe de fuca edo antzerako zerbait. Jingleak dio: “No dejes para mañana lo que puedas hacer hoy, Saaaabe de Fuuuca!”.
Ez dakit, txarra edo ona dela baina bat gogoratzen dut,oparitako singlean agertzen zena:
FUNDADOR, ESTAS COMO NUNCA, FUNDADOR.
Azken bolada honetan, edozein lekutan asko entzuten da UN POQUITO DE POR FAVOR, bai elkarrizketa serioan bai solasaldi simple batean, edozeinek ironia bezala erabiltzen dute, niri amorrua ematen dit.
Oso ona atera duzun gaia 🙂
Hala ere arazo bat daukat, jingle guztiak gustatzen zaizkit. Eta askotan abesteko ohitura daukat.
Hemen hauetako batzuk, telebistakoak ere bai:
-Skramer, Skramer, mobiliario de cocina…
-902 20 21 22
-EA EUE más más más
-Sum sum sum sum, nire aukera da Consum
-Prolongue la vida de su lavadora con Calgón
-El ahorro, está en el precio, el ahorro está en Sabeco
–
Neri musika bakuak baiño etxatazak gogora etortzen:
– FANDERIA PENTSUAK: EZ MERKENAK, BAI ONENAK (Herri Irratian)
– Rodolfo langostinona: SHEVÁAAME A CÁAAASA…
– UN POCO DE MAGNO ES MUCHO
– BRUMMEL: VUELVE EL HOMBRE
Eta gero, kantu osuak ziranak:
– Quien utiliza La Masia, el cocinero excelente, las mamas inteligentes…
– Estamos con la gente, con toda la gente, la buena gente…
Onak edo txarrak ete dirazen… bakotxak.
Telezaborrak dioena, Skramer-skramer, markatua daukat inkontzientean, Herri Irratia makina bar urtean entzuna (Mariano Ferrer jubilatu zanetik, ez dut gehiago entzuten). Subgenero musikal osoa zen altzarien iragarkiena irrati horretan:
Ba, niri asko gustatu zitzaidan orain urte pare bat-edo Coca-Colak atera zuena: “Queda uste despedido” enpresari batek gazte bati, eta denak dantzan hasten ziren, lehenengo opera moduko bat, gero hipy talde bat kalean zehar… oso jinglea ona zela uste dut, eta, “euskal esparru komunikatibo”ra pasatuta, benetan beldurgarria Luistxok aipatzen duen Rekalde-kit-na. Halakorik!
Ba al dakizue goizean zerk esnatzen nauen?
Nere senarraren irratitik irtetzen den: “nooo, la cocina no que es de Bastida!” eta korrika altsatzen naiz bazkaria prestatzera lanera joan aurretik!
Eta…
ALBAITARITZA! Piiiii pi pi pi pi pi pi pi piiiiiii
Hemen bi jingle berehala etorri zaizkidanak eta gogoan ditudanak oraindik, aspaldikoak izan arren:
Biak ere bikainak iruditzen zaizkit, ez esaten dutenagatik, publizitateko mezu askorekin gertatzen den bezala (Coca-cola, la chispa de la vida ) ez dutelako ezer transzendenterik esaten, baizik eta musikagatik eta berau interpretatzeko modu hortera samarragatik, eta gogoratzeko daukan erraztasunagatik.
Gior-en hori ere ona e.
Pena da jingle horien mp3-rik eduki ez izana zuek entzuteko moduan jartzeko. Agian norbaitek gogoratuko ditu.
El Archivo no se mueve
Torres Vela = Perejil
tippex caldera, tippex montilla
Cambia de bando
carcalejos
se permite darle un afeitado en seco
panico 1907, la saga fuga de j.b.
Pozo de Alcón
johan grimonprez
tippex caldera…..¿tippex rubio?