Disc jokey

Mezu-kate baten aitzakian niretzako esangura berezia duten bost kanta aukeratzeko eta beste bost lagunei gonbitea luzatzeko eskaerari eginiko erantzuna da hau.

Pentsatzen egon eta gero, nire gustukoen artean azpian doazen bost hauek egon badaudela konklusiora heldu naiz. Hori bai, bostetik bostehunera saltoa oso erraz emoteko modukoa naiz ni musika asuntoan. Galdera berbera egin dioten lagun batek “konpromezu-katea” dela esan dit eta, besteak, erabakitzea zein zaila den azpimarratu du. Nik nahiko erraz erabaki dut, gero damutuko naizela, “beste hura ere” sartu beharra nuela jakitun izan arren.

Bost kantuak eta aukeraketaren zergatiak azalduko ditut labu-labur.

  • Ruper Ordorikaren “37 galdera mugaz bestalde dudan lagun bakarrari”.
    “Hautsi da anphora” bere lehen diskoa oso polita iruditzen zaidan arren “Ni ez naiz Noruegako errege” titulukoan dagoen kantu hau oso sugerentea iruditzen zait. Kantu bat irudiz betea. Aitortu beharra daukat baldintzarik gabeko Ruperren zalea naizela.
  • Xabier Leteren “Xalbadorren heriotzean”.
    Kantatzeko gehien gustatzen zaizkidanetakoa. Abestien hitzak gogoratzeko gabezi kronikoa dudanez ez dira asko goitik behera dakizkidan kantuak, hau horietariko bat da. Zazpi urteko semearekin dueto ikaragarri politak egiten ditut.
  • Ertzainaken “Estatuari gerra” izeneko kantuaren erritmua asko gustatzen zait.
  • Ralph McTellen “Streets of London” kantua melankoniatsua eta erromantikoa iruditzen ziat. Oroimen oso politak dakarzkit burura. Goizean entzun eta egun osorako gainetik kenduko ez dituzun horietariko bat da. Probatu Streets%20Of%20London%20Lyrics.html bestela.
  • Oskorriren “Adela” izango da, akaso, euskaraz entzun nuen lehen kantu modernua. Iban lehengusuak (ditudan anaietatik hirugarrena) jarri zidan entzuten hartariko kaset portatil batean. Dena ilegala zen garaikoa da.

Zerrenda osatu eta gero konturatu naiz patxadatsuak direla nagusiki. Tira, horrela atera zait.

Beste baterako utziko ditut plantxan nabilela jartzen dudanen hit zerrenda.

Mezu-kate honen kontura Superbai-k ere bere kantu zerrenda egin du. Bota iezaiozu begiradatxo bat eta ikusiko duzu den-dena ez doala geneetan.

2 iruzkin “Disc jokey” bidalketan

  1. egoitz

    jaja, ertzainak “estatuari gerra” abezten ikusi nahiko nituzke, jajaja, gendarme, guardiacivil, carabinieri eta mossos d’esquadrakoekin, jajaja.

    Hertzainakeko Garirekin koruak egiten!! ajajajaja!!

    Oso ona

    Erantzun
  2. Edorta

    Arrazoi duzu, Hertzainak taldekoak “Estatuari gerra” kantatzen baino barregarriagoa litzateke Ertzainak (bide batez beste fuerzasycuerpos denak) korista lanetan imaginatzea.

    Zorrotz ibili zara nire (h)ankasartzeaz. Eutsi umoreari.

    Segi ondo

    Erantzun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude