“SOS Deiak” delakoaren telebistako mikrosaioek duten kutsua erabat zaharkitua da. Aurkezpenak bereziki, egin behar ez denaren eredu dira.
Bost minuturen bueltan ibiltzen da larrialdei, arrisku-praktikei eta bere ondorioei buruzko infortising (information eta advertising) adibide txar hau.
Deigarria da, bereziki, euskarazko zein gaztelerazko bertsioetan aurkezle lanetan ageri dena. Clarc Kent (Super Man) itxura duen tipoak lehen lerroetan esertzen den ikasle aspergarria dirudi. Bere orrazkera zainduak eta formal itxurak aspaldiko estetika du.
Esaten duenaren kontrakoa egiteko gogoa ematen du.
Bat nator zurekin, batez ere ogitartekoa jaten hasten den horretan. Artifizialegia nire usterako.
Niri Los Simpsons-eko Troy McLure ekartzen dit gogora…
Hola, soy Troy McLure, tal vez me recuerden de otros vídeos como “robar en el super no es lo correcto” y “cepíllate los dientes después de comer crema de cacahuetes.”
Aurrekoan zeuk esan zenuen moduan, “sinkronia” eta, oraingoan, berriro asmatu duzu. Gauza bera komentatu dugu etxean eta, batez ere, txisteak egiten saiatzen denean… Kar, kar, kar… Barregurea ematen du “umore” patetiko horrek, barregure espasmikoa, txiste inozo horiek inolako lotsarik gabe “antzezten” dituela ikusita. Lobotomizatuentzako umorea izango da? A ze tipo graziosoa! A ze naturalidadea!
Ni ez nago Telezaborrarekin ados, Troy McLure ETBko tipo hori baino askoz hobea da, zalantzarik ez daukat horretan 🙂
Egia esan, txapa repetitibo hutsa besterik ez dira SOS Deiak-en iragarki horiek.