Telebistarik gabe…

“Erruduna sentiaraztea zenuen lege…” dio Ruper Ordorika ren kantu batek.

Ba, hori ere izango dugu telebistarik gabeko astea den honetan.

Apirilaren 25etik maiatzaren lehenera “Itzali telebista astea 2005” egingo da.

Programatzera dedikatzen direnek amesten dutena ez da hainbeste programa batek ala besteak audientzia handia edukitzea baizik eta geure bizi-ohituretan txertatzea, oharkabean.

Zihur naiz helburua ez dela ikus-entzuleak gaizki sentiaraztea baizik eta konziente izan gaitezen telebistari zelako lekua eskaintzen diogun. Zenbat ikusten dugun baino, zein erraz eta pentsatu barik jartzen garen telebista-hargailuaren aurrean.

Eta, zalantzarik ez dago: pentsatu barik egiten ditugun gauzen artean dago telebista ikustea.

Horregatik, hau bezalako ekitaldiek autonomia apur bat errekuperatzeko balio dezakete.

“Itzali telebista astea 2005″i buruz gehiago jakin gura izan ezgero ikus Berrian argitaratzen zituzten hainbat informazio-iturri:

2 iruzkin “Telebistarik gabe…” bidalketan

  1. Xintxan

    Aupa Edorta,

    Badira sei urte etxean ez dugula telebistarik, eta oso pozik gaude. Irakurtzeko (blogak, besteak beste) astia daukagu eta gure koefiziente intelektuala asko handitu da (oso behetik abiatuta, jakina).

    Proba ezazue, baina ez soilik astebete.

    Edozein estupidofazienterekin bezala, lehengo asteak dira gogorrenak.

    Gurean poza izan zen hasieratik.

    Erantzun
  2. TB (tabakoa)

    Kaixo Xintxan.
    Tabakoa utzi guran ari zirenen artean bi eredu ezagutu izan ditut. Poliki-poliki gero eta gutxiago erretzen zutenak. Eta, bigarrenik, kolpean lagatzen zutenak. Hauen artean ere, “a pelo” ari zirenak eta ,besteak, sekulako zigarro piloa erretzen zutenak data esanguratsu batean (gabon zaharra, beraien ala seme/alabaren urtebetetzea, aberri eguna…)gogaituta amaitu eta betiko lagatzeko.
    Nik ez dakit telebistarekin dudan lotura nola etengo dudan (agian ez dudalako lotura hautsi nahi izango da) baina lagungarriak zaizkit zure hitzak. Eskerronez esaten dizut.

    Erantzun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude