Irrati-telebista lekutuz

Irratia eta telebista entzuteko/ikusteko erabiltzen ditugun lekuek definitzen dute, neurri handi batean, bi hedabide horien izaera.

Aspaldi irakurri nuen artikulu batean, telebistaren etorrerak (Estatu frantziarrean, 1949an, eta, espainiarrean, 1956an, RTF eta TVE sortu zirenean) egongeletako altzairuen antolaketan nolako eragina izan zuen aipatzen da. Baserrietako beheko suaren inguruan antolatzen ziren egonaldiak aspaldi.

Tankera berean, telebistak zentraltasuna eskuratu zuen. Sutondoaren kasuan, epeltasuna bilatzen zutenek begi-kontakturik ez zuten galtzen beraien artean.

Irratiaren etorrerak ez zituen gauzak gehiegi aldatu. Agian, aipatzekoa da irratigintzaren kalitate tekniko eskasak taldea distantzia motzera mantentzea behartzen zuela. Aldiz, telebistak dena aldatu zuen. Borobiletik perpendikularrean eserita egotera eraman zituen familikideak. Begirada guztiak toki bakarrera zuzenduta. Aurrez aurreko harreman pertsonaletatik, lepoa mugitu barik ikusten ez duzun jendez inguratuta egotera pasa ziren.

Martin Serranoren (*La influencia social de la televisiĆ³n*, REIS, 16, 1981) artikuluak telebista nola ikusten zen aztertzen zuen eta, orain, hori bezain interesgarria da non kontsumitzen den aipatzea.

Lehen, telebista nagusiki etxean ikusten zen, egongelan ala sukaldean (bi hauen luzapen naturala litzateke taberna, gure kulturan), eta orain logeletan ere kokatzearen ohitura zabaldu egin da.

Baina, gaur egun, horrezaz gain, ordenadore bat dagoen tokian telebista hargailu bat dagoela esan daiteke.

Publiko/Pribatu espazioen esangura-aldaketan, mugikortasunaren kulturak eragina izan du telebistagintzan ere.

Hainbat kotxe garestik, autobus eta denda, aireportu eta itxaron-gela telebista kontsumorako toki apropos bilakatu dira. Gainera, berehalaxe ohituko gara sakeleko telefonoaren bidez ere telebista ikustera.

Bide hau irratiak aspaldi zuen egina eta toki finko eta itxien mugak gaindituta zeuzkala, baina telebistak begi-kontaktua beharrezkoa du eta hargailuen tamaina ez da edonolakoa izan duela gutxi arte. Orain, telebistak mugikortasuna eta tamaina menperatu ditu.

3 iruzkin “Irrati-telebista lekutuz” bidalketan

  1. Maider Arregi

    Interesgarria benetan, ni ere telebista zale amorratua naiz, baina ez nago oraindik “kutsatuta”, ezta menpean ere zorionez.

    Animo eta zorte on blogarekin!

    Erantzun
  2. Julen

    Joe Edorta, barkatu txapa izatea: lehen idatzi dudan mezua blog honetako ezer irakurri barik idatzi dut, baina orain testu hau irakurri ostean… txapo!

    Soziologia egin duzu testu honetan, hau da, nire puntu debila ukitu duzu: telebistaren gaia gustatzen bazitzaidan, zer esanik ez soziologiarekin nahastuta. Benetan oso interesgarria idatzi duzuna.

    Erantzun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude