Xabier Lasa

Berrian, astero, egiten duen irratigintzari buruzko zutabea ez dut galtzen. Medioa ezagutzen (gustatu eta gorrotatu, aldi berean) duela ikusten da.

Bere idazkera errazak irakurketa atsegina dakar.

Eta, gainera, asko gustatzen zait busti egiten delako eta bere ustez esan behar direnak esan egiten dituela, lasai, garbi.

5 iruzkin “Xabier Lasa” bidalketan

  1. Josu

    Hori dok eta Edorta!

    a ze deskubrimendua gaur! Badaukozu ja bloga ta ganera ikus-entzunekoeri buruz!!

    itxura polita dauko ta ni goizero eukingo nozu hamen, ikasteko ta zirikatzeko prest!

    Si iu!

    Erantzun
  2. Julen

    Biba zu, Edorta!
    gaur poz bikoitza izan dut Goiena.net-en sartuta: Kixmi eta zure bloga, a ze parea!
    Euskal blogosferak gero eta itxura hobea dauka, blog pertsonaletatik haratago joan eta gai konkretuetan espezializatzen diren blogak ugalduz doazela ikusita. Irratia eta telebista gainera… ummmm! gustatzen zait, gustatzen zait…
    Zorionak Edorta, eta ondo etorria blogosferara!

    Erantzun
  3. Edorta

    Aupa Josu.
    Eskerrik asko animoagatik.
    Telebista lokalen inguruko “saltsa” batekin nabil buru belarri eta, egia esaten badizut, ilusioz bai baina itotzeko zorian ere bai.
    Laister amaituko dugu lan hori eta orduan espero dut eguneko argitasunaz, pasiuaz eta halakoetaz gozatzeko denbora edukitzea.
    Gainera, akaso orduan, emailez eskatutakoak erantzuteko moduan izango naiz.

    Zuk ere ondo segi.
    Aupa Maialen Lujanbio.

    Edorta

    Erantzun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude