Azoka berritu eta bizi
Azoka biziberritzea hil edo biziko gaia da.
Joko nuke Arrasateko gai zentraletako bat dela, eta ederra da talde eragileak eginiko lana. Esango nuke ziurrenik herrirako ez dagoela proiektu ezinbestekoagorik eta 400 lagunetik gora inplikatu izana berez da bermea.
Azoka nerbio sendo bat da eta, aldi berean, palanka; bertan indar eginda esparru asko eta askotara heltzeko modua ematen duena. Beraz, ez da txikia eta hala-moduzkoa azokaren kontua eta poztekoa da taldeak erakutsi duen asmo eta lanerako gogo ona.
Herria biziberrituko da, herriko bihotzeko bat den horrek aspalditik behar zuen-eta suspertze on bat: bizitza delako azoka.
Jon Berezibar
http://goiena.net/iritzia/show/azoka-berritu-eta-bizi/