Martxoak 19ko saio irekia

Arrasateko azoka biziberritzeko ekimenaren bigarren fasea martxan da, eta astearteko saio irekian prozesua zein puntutan dagoen ezagutzeko aukera izan genuen. Lan talde bakoitzak jorratutako arlo
eta edukia aurkeztu dute parte hartzaileek, besteak beste jolasgunea, ostalaritza gunea, denda, azokako erabiltzaileak, diseinu arkitektonikoa, apirilak 13ko azoka eguna, kudeaketa eredua edota
nekazaritzaren gaien inguruko hausnarketa eta planteamenduak azalduz. Eduki guzti honen kontrastea egiteaz gain azokaren izenaren inguruan jardun genuen, bukaeran erabakitako izena “Azoka Plaza”
izan zelarik. Honekin lotuta marka-irudiaren inguruko lehiaketa ere abian da eta blog honetan bertan
jarriko ditugu bertan parte hartzeko oinarriak.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Komunikabideetan azaldutakoa:

http://goiena.net/albisteak/aurrera-doa-azoka-biziberritzeko-plana/

http://mondraberri.com/mondraberri/contenidos.item.action?id=1077802&menuId=4076393&onlypath=true

Leave a Reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude