PUBLIZITATEA

Bezeroari begira

Deskargatu irudian klikatuz

Bezeroen hurbiltasuna eta fideltasuna dira Goienaren lehentasunak. Euskarri eskaintza zabala dauka eta ingurunean integratua dago, gainera. Goienaren arlo komertzialean urteetako esperientzia dugu, merkatuaren ezagutza zabala dugu, gure helburua da zure beharretara egokitutako zerbitzu eta aholkularitza pertsonalizatua  eskaintzea konponbide zehatzen zein zerbitzu integralen bitartez.


Hurbiltasuna

Debagoienean iragarkiak kaleratzeko Goienaren euskarriak erabiltzen dira gehien. Euskarri horien ezaugarriak dira hurbila, merkea eta, nola ez, masiboa izatea. Ezaugarri horiek erakargarri bihurtzen dira bezeroendako, bailarako etxe guztietara irits daitekeen eskaintza komertziala da-eta Goienarena.

Ingurunean integratua

Komertzial saileko kideak Debagoienekoak dira, ezagunak dira eta ingurune horretan oso integratuta daude. Debagoieneko bezeroen beharrak, merkatua eta ingurune hurbila gertutik ezagutzen dituzte.

Fideltasuna

Esan bezala, Debagoieneko merkatuaren zati handi batek Goienaren euskarriak erabiltzen ditu eta erabili izan ditu urteetan iragarkiak kaleratzeko. Goiena erakunde moduan sortu aurretik ere telebista eta aldizkariak erabiltzen zituzten horretarako.

Euskarri eskaintza zabala

Goiena Komunikazio Taldeak telebista, irrati, astekari eta Internet bidez helarazten du informazioa. Iragarkiak jartzeko ere euskarri horiek eskaintzen dira eta eskaintza aniztasun hori oso eraginkorra gertatzen da iragarkiak kaleratzeko.

Horrez gain zerbitzu desberdinak eskaintzen ditu Abao Komunikazio Agentziaren bitartez

  • Diseinua.
  • Komunikazio kanpainak.
  • Bideo zerbitzu integrala.
  • Sarea.
  • Ekitaldien antolaketa.
  • Bideo aktak.