ONDAReV

AISILAN, KUNTSHAL, ARGI VENTURES eta GOIENA, ISEA zentru teknologikoarekin batera, ONDAReV izeneko proiektu berritzailea bukatu dute duela gutxi.

Esperientzia interaktiboak sortuko dira proiektu honetan: errealitate birtualeko teknologiak, 3D objektuak modelatzeko teknikak, bideo interaktiboak, ingurune murgiltzaileak, Interaktibitate-programazio-teknikak eta Multimedia Eduki Interaktiboak, eta euskarri digitalak Interpretaziorako Plataformaren garapenak.

Tokiko Kultura Ondarearen ekitaldi kulturalak murgiltzaileak izatea bilatuko da. Horretarako, Errealitate Birtualaren eta euskarri digital berrien bitartez, Kultura Ondarearen gizarte, pedagogia eta identitatean sentsibilizazio-balioa areagotzen dutenak landu dira.

ONDAReV Proiektua honakoek osatzen dute:

– AISILAN lider eta erreferente gisa Euskadin kultur espazioen kudeaketan.

– KUNTSHAL, murgiltze-teknologietan espezializatutako prestakuntza-zentro gisa.

– ARGI VENTURES oinarri teknologikoko enpresa gisa

– GOIENA, ikus-entzunezko eta komunikazio zerbitzuen arloan erreferentziazko enpresa gisa

Eta Zientzia eta Teknologia Euskal Sareko hurrengo eragilea,- ISEA S.COOP., Gizarteko Zerbitzuen Gaietan erreferentziazko Zentro Teknologiko gisa.

ONDAReV proiektua 2021 eta 2023 bitartean garatu da. Proiektua Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren HAZITEK programaren barruan finantzatu da.

HAZITEK ENPRESAREN I+G ARLOKO LAGUNTZA-PROGRAMAK FINANTZATUTAKO PROIEKTUA (Espediente-zenbakia: ZL-2023/00439)

EUSKO JAURLARITZAK ETA EUROPAKO BATASUNAK ELKARREKIN FINANTZATUTAKO EKINTZA, ESKUALDE GARAPENERAKO EUROPAKO FUNTSAREN (EGEF) BIDEZ.