INTERNET

2003ko azaroan jaio zen Goiena Komunikazio Taldearen webgunea. Hasieran Goiena.net helbidea bazuen ere, 2014an .eus-era saltoa ematen aitzindaria izan zen Goiena. Hainbat berrikuntza eta estilo aldaketa izan ditu ordutik; azkena 2017an, eskuko telefonoei lehentasuna emateko helburuarekin.

Goienako hedabide guztiak baten

Goiena.eus webgunea da Goienako hedabide guztien erakusleihoa. Bertan aurkitu daitezke albisteak, ikus-entzunezkoak, argazki galeriak, aldizkariak, agendako hitzorduak, Debagoieneko gida komertziala, komunitatearen askotariko ekarpenak, eskelak, zorion agurrak, kanal bereziak, grafiko interaktiboak, zuzeneko emisioak, lehiaketak… Eta nola ez, azken orduko albisteak.

Tokikom Plataforma 

Euskarazko toki komunikabideek osatzen duten lan-taldean adosten dira webgunean txertatu beharreko hobekuntza teknikoak. Lankidetza horrek ahalbidetzen du askotariko zerbitzuak eta puntako teknologia txertatzea webgunean.

Sare sozialak

Interneteko komunikazio estrategiaren parte dira sare sozialak, eta horietan ere edukia argitaratzen du Goienak. Goiena.eus-eko edukia partekatzeaz gain, sare sozialetan euskarazko eduki gehiago egon dadin egiten du ekarpena Goienak. Honako sare sozialetan dauka profila Goienak: Twitter, Instagram, Facebook eta Youtube. Horrez gain, Telegram eta Whatsapp ere baliatzen ditu Goienak.