Banaketa zerbitzua
Goiena taldeko publizitate-banaketa enpresa gara. 2006an sortua eta etxez etxeko banaketa masibo zein pertsonalizatuak egiten dituen eskualdeko bakarrenetakoa gara.
Debagoienean publizitate-banaketa enpresa gutxi daude, eta, ikusita premia zegoela, banaketaren esparruan murgildu ginen buru-belarri, eta, gaur egun, enpresen, entitate publikoen eta ikastetxeen banaketa ugari egiten ditugu; postontzietara, gehienbat.
Gure bulegoa Arrasaten dago eta horrek gertutasuna ematen die Debagoieneko herri guztietako bezeroei, komunikazio handia dagoelako; ez soilik telefonikoa, baizik eta pertsonala.
Eskaintza
- Banaketa masiboa (postontzi guztietan):
- Eskuorriak (A5, diptikoak, triptikoak…)
- Aldizkariak (orrialde kopuru ezberdinekin)
- Liburuxkak
- Banaketa pertsonalizatua (bezero edo hartzaile zehatzei):
- Egutegiak
- Gutunak
- Eskuorriak
- GOIENA aldizkariarekin batera enkarteak –egubakoitzetan–
- Kartelak itsatsi
- Autoz autoko banaketa…
Banaketa esparrua
Orokorrean, Debagoieneko bederatzi herrietan mugitzen gara, gure bezero nagusiak zona horretakoak direlako. Hala ere, Debabarrenean, Urola Garaian eta Gasteiz aldean ere banaketak egin ditugu. Izan ere, prest gaude bezeroaren beharretara egokitu eta beste leku batzuetan ere banatzeko.
Zertan ezberdintzen gara
Gure harremana oso gertukoa da eta jarraipen zorrotza egiten diogu banaketa bakoitzari. Horretarako, banatzaile espezializatuenak ditugu banaketa hauetan. Honetaz gain, banaketa bakoitzaren informea egiten dugu banaketa amaitzen denean. Honek asko laguntzen du emaitzak aztertzeko.