ADIMNEU 2023an elkarlanean Goiena, UKT, Goierri Telebista eta Tokikomek gauzatutako proiektua da. Hizketa ezagutzako teknologia elkarrekin baliatzeko aukera jarri da martxan azpitituluak eta transkripzioak automatikoki sortzeko.
Ikus-entzunezkoetatik idatzizko testua sortzeko aukera ematen du eta Hizketaren teknologiak eta Deep Learning teknologiak erabiliz, testuak audiora pasatzeko sistema bat ere garatu da, Tokikom hedabideen webguneetan txertatu ahalko delarik, notiziak modu natural batean entzun ahal izateko gaitasunez.
ADIMNEU proiektuaren helburua da adimen artifizialeko teknikak aplikatzea toki komunikabideek euskarri guztietan ekoizten dituzten idatzizko zein ikus-entzunezko eduki guztiei. Goienak bere jardun multimedian txertatuko du, bereziki ikus-entzunezko produktuei lotuta, baina ez bakarrik. Hiru xede nagusi ditu ADIMNEUk:
- Goienan sortzen den eduki multimedia guztia artxibo digital aurreratu bakar batean gorde eta automatikoki analizatu eta aztertzea.
- Ondorioz, eduki hori guztia bilatzaile aurreratu baten bidez aurkitu eta erlazionatu ahal izatea.
- Adimen artifizialak eskaintzen dituen aukerak baliatzea edizio lanetarako, edukiaren trataera automatikoan oinarritutako komunikazio produktu berriak sortzeko eta datuen bisualizaziorako. (Datuen analisia, sentiment analytics, bero-mapak, itzulpen automatikoa, testutik ahotsera eta ahotsetik testura pasatzeko aukerakā¦).
Proiektu hau komunikazioaren eta teknologiaren alorreko beste hainbat eragilerekin batera landu dugu: Goiena Komunikazio Taldea, UKT, Goierri Telebista, Tokikom eta Elhuyar Fundazioa (Agente teknologikoa) eta KAM Telekomunikazioa.
Proiektua gauzatzeko, Gipuzkoako Foru Aldundiak enpresa sarearen aukera balio diferentzial eta iraunkortasuna sustatzeko programa barruan, enpresan arteko lankidetza dinamikak egituratzeko, ELKARLAN programaren laguntza izan du.