Honako balore hauek dira GOIENAren zeregina mugatzen duten baloreak:
- Euskararekiko konpromisoa, gure lan-esparru guztietan euskaraz jardutera eta hizkuntza zaindu eta egokia erabiltzera bultzatu behar gaituena.
- Komunikazio arin eta etengabea, bai kooperatiba barruko kideen artean eta baita GOIENAren eta gizartearen artean.
- Eskualdearen garapena, eskualdearen gizarte kohesioa eta komunitate zentzua bizkortzeko jarrera aktiboa.
- Eredu parte-hartzailea, kooperatibako langile zein laguntzaileen eta gizarteko talde edo eragileen partaidetza eta konpromisoa sustatu eta bideratzeko.
- Lankidetza, gure helburuekin bat egiten duten eskualdeko nahiz eskualdez kanpoko gizarte-ekimen, administrazio nahiz hedabideekin, gardentasunean eta elkarrenganako errespetuan oinarrituta.
- Autonomia, pentsamolde guztiekiko, gogoeta propioan oinarrituta.
- Aitzindaritza, hurbileko komunikazioari eta euskararen normalizazioari bide berriak zabaltzeko.
- Herritar guztiei irekia, herritar guztien eskura egonik, gizartearen baitako desberdintasunak murrizteko.
- Berrikuntza, produktuetan, lan-prozesuetan eta teknologian.