Goiena Telebista etxean ikusteko bi bide daude:
- LTD (TDT): 52. kanalean
- Euskaltelen bitartez: Debagoienean, Euskaltel daukaten etxebizitza guztietan 11. kanalean eta EAEn, berriz, 911.kanalean, dekodetzailea daukaten etxebizitzetan bakarrik.
LTDren bidez ikusteko
LTD seinalea sintonizatzeko ez da beharrezkoa eraikinaren antena kolektiboa aldatzea, nahikoa da 52. kanalean sintonizatzeko anplifikadore bat jartzea.
Euskaltelen bidez ikusteko
Euskalteleko zuntz optikoa daukaten Debagoieneko etxebizitza guztietan Goiena Telebista ikusteko aukera dago (deskodetzailea izan ala ez ). 11. kanalean aurkituko duzue ibarreko telebista.
Bestalde, Debagoienetik kanpo, Goiena Telebista ikusteko, beharrezkoa da dekodetzailea izatea. 911. kanalean aurkituko duzue Goiena Telebista.
Non ikusi
Debagoienean, Euskaltelen bitartez: Euskalteleko zuntz optikoa daukazuen Debagoieneko etxebizitza guztietan Goiena Telebista 11. kanalean aurkituko duzue.
Debagoienean, LTD bidez: Goiena Telebista LTDaren 52. kanalean ikus daiteke Debagoienean.
EAEn, Euskaltelen bitartez: Euskalteleko dekodetzailea daukazuen EAEko etxebizitza guztietan Goiena Telebista 911. kanalean aurkituko duzue. Interneten
Streaming-ez ikusi dezakezu Goiena Telebista Goiena.eus/telebista atarian.