Gazte txokoek ere ospatu zuten maritxu kajoi!

 

Gazte dexente etorri ziren gazte txoko
ezberdinetatik eta merienda ederra dastatzeko aukera izan zuten. Hezitzaileak
elegante jantzita agertu ziren gainera, baita gazte batzuk ere.

Hezitzaileak

Denok batera

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Surf egitera gazte txokoetatik

Arrasate hiru gazte
txokoek irail erdialdean zabaldu zituzten ateak. San Andres, Erguin eta
Musakolako  gazte txoko hauetan, egunero egunero,
asteartetik larunbatera 12-16 urte bitarteko gazteek beraien txokoa izateko
aukera dute, beraiek proposatutako ekintzak aurrera atera eta mila proiekturen
berri izateko aukera ere izaten dute.

 Gazte txokoetako dinamika,
gazteek beraiek definitzen dute bertako hezitzaileekin batera; sukaldaritza,
zine proiekzioak, irteerak, eskulanak, jokuak…

 Datorren aste bukaeran
adibidez, surf egitera joango gara 
Zarautzera. Honetarako zarautzeko surf eskolarekin  egin dugu bat eta  ikastaroa jasoko dute gazteek.

 Gazte txokoak irekiak
dira, ez da izenik eman behar bertara joateko ezta  bertako ohiko ekintzetan parte hartzeko ere.
Irteerak ere irekiak izaten  dira, hori
bai surf ikastaroa bezalako ekintzetara etortzeko izena eman behar da, edozein
gaztetxokoetara joan eta hezitzaileri esatea besterik ez da behar.  Zarautzera egingo dugun irteera etortzeko 12
euro ordaindu beharko dira.

 

Urte guztian zehar
irteera eta ekintza mordoa egiten dira gazte txokoetatik, eta blog hau  guzti honen berri emateko tresna izango dugu.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

railaren 12an irekiera jai berezia

Ikasturtea berriari
ekin diogu eta Gazte txokoen irekiera ere 
laster egingo dugu. Irailaren 12an irekiera jai berezi bat egingo dugu
Uribarriko festekin bat eginez!

 

Arrasateko hiru
gaztetxokoak irailaren 16an irekiko dira, aurten ere mila ekintza, irteera,
tailer, ikastaro antolatzeko aukera izango duzue gazteok! Anima zaitezte eta
gerturatu Musakola, Erguin edo San Andreseko gaztetxokoren batera!

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Udaixe amaitzear


Uztaila amituz do aeta gazte txokoetatik
antolatzen dugun Udaixe egitasmoak ere gaur izango du azken jun. Astelehenean Gamarran
izan ginen aste bukaeran Urdaibain at gaurko honetan Akelarre gaua egingo dugu
Santa Barbarazo parkean. Bertako dragoian elkartuko gara arratsaldeko
18:30etan.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

kosta ala kosta udalekuak amitu dira!

Aste bete egin dute Arrasate eta Bergarako 29 gaztek Euskal Herriko kostako leku ezberdinak ezagutzen. Donostian hasi zuten ibilaldia Uztailaren 3an eta Orio Zarautz eta Lekeition lo eginez kostaldeko leku ezberdinak ezagutzeaz gain ekintza mordoa ere egin dituzte, surf ikastaroa, antzerki tailerra, piraguan txangoa…

Txatxilipurdi eta Jardunen artean  antolatu ditugu udaleku hauek eta balorazioa positiboa dela esan behar da, bai gurea baita gazteona ere.

Argazki gehiago ikusteko jo jardunen blogera eta beraien flickerreko kontura!

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1

Udaixe hasi da

Hasi da Udaixe, uztailean arrasaten dauden gazteei zuzendutako egitasmoa, konkistatzaileren bila pasa genuen egun bat eta Arrateko igerilekuetan ere egin genuen narrugintza tailer polit askoa, baina oraindik ekintza mordo bat dauzkagu prestatuta, animatzen?

Konkistatzaileren bila egin genituen frogak eta gero afarimrienda ederra egin genuen. Azpian udaixen antolatuta ditugun ekintzak.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Paintball

Pasa den astebukaeran Gazte txokoetatik antolatuta Bedoñako paintbal parkera joan ginen. Ez zaizkigu gerrak gustatzen baina egia esan behar da ondo pasa genuela astokilloen lez!

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

gaztetxokoen arteko olinpiadak Ekainaren 14an

 

Gazte txokoetako egunerokotasunean ekintza ezberdinak
egiten ditugu, gazteek Gazte txoko bakoitzean eskulanak, ekintzak, pelikulak…
Aste honetan San Andreseko gazte txokoan fimoa lantzen ikasi dute eta bitxi
politak egin gainera. Larrugintza tailerra Erguineko gazte txokoan egon da, eta
Musakolakoan besteko ekintzak egin dituzte, Gaur los Educadores filma ikusteko
asmoa daukate.

Aste bukaeratako ekintzak ere aurreikusita
dauzkagu kurtso amaiera honetan. Paintbaleko irteeraren berri eman genuen blog
honetan eta ekainaren 14 Arrasaten Gazte txokoen arteko olinpiadak egingo
ditugu, Txatxilipurdi elkarteak kudeatzen dituen gazte txoko eta gazte lekuen artean.
Olinpiada hauek Iturripeko fontoian egingo dira, bertara Zaldibar, Eskoriatza,
Aretxabaleta, Musakola, Erguin eta San Andreseko gazte txokoetako gazteak
etorriko dira eta bazkaldu ere bertan egingo dugu.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

12-14 urteko gazteentzat aukera bikaina

Orioko udaleku itxietako bigarren txandan izena
emateko aukera dago oraindik. Uztailaren 11tik 21era. Ehunka gazte igaro dira
udaleku hauetatik  eta beste
horrenbesterako energia gelditzen zaigu. Orioko kanpinetik hasi eta inguruko
herriak ezagutzeko parada izango dugu. Kirola, hondartza, surfa, mendia,
gaubelak… denetarik egiteko aukera. 

Izena emateko etorri txatxilipurdira edo deitu
943795446 telefonora.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Gaztetxokoetatik irteera

 

Gatze txokoetanko egitarauak aurrera darrai,
egunero daukagu zerbait egiteko egunero zerbait pentsatzeko, gazte txokoko
bakoitzean ekintza ezberdinak egiten dira egunero, batzuetan ezer, gazteek
erabakitzen dute… eta  irteerak ere
egiten ditugu; Ekainaren 7an egun pasa bat egingo dugu bedoñara, bide batez
bertako paintball parkean ere arituko gara, Arrasateko 12-16 urte bitarteko
edonork eman dezake izena irteeran. Informazio gehiagorako deitu Txatxilipurdiko
943795446 telefonora.


Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina