Udaixeko ekintzak

Udaixeko kartel berria erakutsi genizuen atzo,
gaurko honetan udaixeko ekintzak eta egunak aurkeztuko dizkizuegu, gogoratu
udaixe Arrasateko 12-16 urte bitarteko gazteentzat uztailerako egiten dugun
plan berezia dela.

 Uztailean gazte txokoak itxita daude baina guk
gazteendako eskaintza polita sortu dugu: Arrasateko konkistatzailea aurkitzeko
froga ezberdinekin hasiko dugu Udaixe Ekainaren 30ean eta akelarre jai berezi
batekin amaitu Uztailaren 23an, tarte honetan Piztinetan larrugintza eta fimo
tailerrak, Abentura irteera Nafarroara, Bolei txapelketa Zarautzen, piztinetan,
udala Besaide  mendi martxa Udalako
piztinetan igerian amaitzeko, Usakora bizikletan…

Azpian daukazue ekintzei buruzko informazioa eta zerbaita galdetu nahi baduzue deitu txatxilipurdira 943795446 telefonora.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Udaixe 2008

 UDAIXE 2008

 

Uztail honetan ere  12-16 ute bitarteko gazteek ez duzue
aspertzeko aitzakiarik izango. Gazte txokoetatik Udaixe antolatu dugu;  ekintza mordo bat, irteerak, tailerrak… Uda
giroko ekintzak antolatu ditugu, egitaraua prest daukagu, kartelak diseinatuta,
gogoa sobran!

 

Hona hemen aurtengo kartela ikusteko aukera,
blog honetako primizia! Egitarauaren berri eta albiste zehatzagoak hurrengo
asteetan emango dizuegu. Uda honetan ere izan gazte izan ero izan
Gaztetxokero!!

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Zigarrolako jaietan Gazte txokoen egitaraua

Zigarrolako jaietan, bertako gaztetxokoan
egitarau berezia antolatu dugu, gaur arratsaldean txokolatea banatuko dugu
etortzen den guztiari txokolatea eta bollotxo bat emango diogu, malabarak eta
hanka paloak izango ditugu eta txikienentzat aurpegi margoketa ere egongo da!

Larunbatean berriz patata tortilla lehiaketa egingo dugu, parte hartu nahi
duenak ager dadila Zigarrolako gaztetxokoan  goizeko 11:00etan.

Atzo berriz, gazte txokoetako gazteek egindako tren ikusgarri eta gaiztoa
gelditurreko dantzari txalapartari eta bertsolarien artean ibili zen.

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1

Erguineko gazte txokoan, kontzertu itzela!

Gazte Txokoetako ekintzek aurrera jarraitzen dute,
gaur bertan hankapalo ikastaroaren jarraipena izango dugu Musakolako Gazte
Txokoan. Pasa zen asteazkenean lehen urratsak eman genituen eta gaur ere
berriro jantziko ditugu hankapaloak. Honetarako Mikel Ibarzabal bergararraren
laguntza izango dugu!

 

Bestalde ostegunean Erguieko gazte txokoan gitarra
ikastaroari amaiera emateko kontzertu itzela antolatu genuen, Ebert Sanchez
kantari venezolarra, Azkaiter Pelos ikastaroko irakasle eta artista bergararra
eta Amaia Isasa hezitzaileek ikastaroan parte hartu zuten gazteekin batera
kantu ezberdinak jo zituzten.

 

Ikastaroaren helburura gazteei gitarra jotzen
irakasteaz gain kontzertu bat antolatzeko eman beharreko pausuak zeintzuk diren
azaltzea zen, lehen kontzertu hau denon artean antolatu genuen, kartelak,
eszenatokia prestatu, artistak gonbidatu… Gazteen sorkuntza bultzatzea eta
kultur eszenan aktibo bilakatzea da gure helburua.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Erguineko gazte txokoan, jaia!

Gogoratu bihar  apirilak 17, Erguineko gazte txokoan jai
berezia egingo dugula, bertan Gitarra ikastaoari amaiera berezia emateko
kontzertu bikaina antolatu dugu, Azkaiter Pelox ikastaroko irakasleak Ebert
Sanchez Venezolarraren laguntza izango du taula gainean, gainera sorpresa ugari
ere egongo dira.

 

Anima zaitezte eta
etorri Erguineko gazte txokoko jaira. Apirilaren 17an osteguna arratsaldeko
6etatik aurrera!

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Hankapalo ikastaroa

Musakolako Gazte txokoan hanka palo ikastaroa
egingo dugu asteazken honetan. Mikel Ibarzabal Bergararrak gazteekin batera
txatxilipurdiko hanka paloak jantzi eta lehen urratsak ematen lagunduko die.
Hanka paloen munduan esperientzia handia duen laguna dugu Mikel.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Erguineko gazte txokoko gitarra ikastaroa, amaitzera doa!

 


 


Azken asteotan Erguineko Gazte Txokotik gitarra soinuak entzun dira, ostegunero Azkaiter Pelox Bergararrak bertaratu diren gazteei  gitarrarekin lehen urratsak ematen lagundu die. Ikastaroaren helburua tresna ezagutu bai,  baina aldi berean kontzertu bat antolatzeko urratsak zeintzuk diren  azaltzea ere izan da.


 


Honela datorren ostegunean ikastaroaren amaiera jaia egingo dugu eta bertan sorpresa ugari izango dira. Herriko gazte guztiak gonbidatuta daude beraz  Erguineko Gazte Txokoan apirilaren 17an egingo den jaira!


 


Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Martxan da gaztetxokoen bloga

Ordenagailuan ikus dezakezu Arrasateko gazte txokoetako blog berria! bertan gure egitaraua egindako ekintzen kronikak eta beste mila kontu ikusi eta irakurtzeko aukera izango duzu baita parte hartzeko ere!


 

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina