gaztetxokoen arteko olinpiadak Ekainaren 14an

 

Gazte txokoetako egunerokotasunean ekintza ezberdinak
egiten ditugu, gazteek Gazte txoko bakoitzean eskulanak, ekintzak, pelikulak…
Aste honetan San Andreseko gazte txokoan fimoa lantzen ikasi dute eta bitxi
politak egin gainera. Larrugintza tailerra Erguineko gazte txokoan egon da, eta
Musakolakoan besteko ekintzak egin dituzte, Gaur los Educadores filma ikusteko
asmoa daukate.

Aste bukaeratako ekintzak ere aurreikusita
dauzkagu kurtso amaiera honetan. Paintbaleko irteeraren berri eman genuen blog
honetan eta ekainaren 14 Arrasaten Gazte txokoen arteko olinpiadak egingo
ditugu, Txatxilipurdi elkarteak kudeatzen dituen gazte txoko eta gazte lekuen artean.
Olinpiada hauek Iturripeko fontoian egingo dira, bertara Zaldibar, Eskoriatza,
Aretxabaleta, Musakola, Erguin eta San Andreseko gazte txokoetako gazteak
etorriko dira eta bazkaldu ere bertan egingo dugu.

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude