-
Azken bidalketak
2024(e)ko abendua A A A O O L I 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31
Erdigunian lasai…baina beti bezala topera!!!
Kaixooo!!!
Pasa den asteburuan lasai samar ibili gara erdigunean baina beti bezala ekintza berriren bat eginez!
Azken hontan, hilabetero bezala, bidaien kronika bat izan dugu, gure Leire lankidearen eskutik. Tailandia, Laos eta Vietnam herrialdeetatik eginiko abenturak kontatu zizkigun, eta guk oso gustura entzun genituen!! Zelako inbidia!!
Egun Moreari ere egurra eman diogu… eta irrikitan gaude dena prest egon eta erakusketa zabaltzeko!!
AUPA GAZTIAAAK!!!
Kategoriak Sailkatugabeak
Utzi iruzkina
ohialak estrainatzen!!
Kategoriak Sailkatugabeak
Utzi iruzkina
Ezin geldirik egon gabitz erdigunian!!
Kaixooo gaztiaaak!!!
Hainbat ekintza eta proiektu izan ditxugu esku tartean azken bi asteburu hauetan erdigunian, nun protagonista eta ekintzaile zuzenak gure gazteak izan diren.
Azaroak 1eko Arimen eguna ospatzeko urriaren 28an beldur gaua antolatu genuen gaztetxoko ondoko Monterron parkean. Parte-hartzaileei aintzinako istorio bat kontatu genien Monterron goian dagoen hilerrira igoaraziz eta bueltan jeisterakoan gazte batzuekin batera sustoak eman genizkien!!
Egia da beldurra pasatu genuela…baina barre handiak bota genituen!!
Hurrengo egunean, gorputzetik beldurra kentzeko, dantza kontenporaneo ikastaroa izan genuen gure Bergarako lagun batzuen eskutik.
Txapelketetan eta guzti hartzen dute parte eta oso gustuko dutela eta ondo dantzatzen dakitela erakutsi ziguten. Guk behintzat zertxobait ikasi genuen eta ederki asko pasatu genuen!!
Eta hasieran aipatu bezala, proiektu bat dugu martxan…ETA IZUGARRIA DA!!!
Azaroaren 25a egun garrantzitsua da, Emakumeenganako indarkeriaren aurkako eguna, eta gaztetxokoan egun hori ospatzeko eta borroka horri indarra emateko Egun Morea deituriko proiektu bat antolatzen hasi gara. Bertan baliabide ezberdineko ekintzak egin nahi ditugu, emakumea eta feminismoa ardatz izango dituztenak.
Duela gutxi hasi da martxan baina oso gogotsu eta konprometituak gaude!! AUPA EMAKUMEAK!!
Kategoriak Sailkatugabeak
Utzi iruzkina
ERGUINEN ASPERTZERIK EZ!
Badoaz egunak aurrera eta guk gure proiektuekin jarraitzen dugu. Ortua zaintzen jarraitzen dugu eta laster kanpoan landatzeko moduan egongo dira loratxoak.
Gainera, lekua berritzen gabiltza eta gela bat txuritu dugu eta atean ere marrazki bat egiten ibili gara.
Hontaz gain, parkourrean sutsu ibiltzen gara eta asko gustatzen zaigu koltxonetak kanpora atera eta saltoak egiten ibiltzea.
Sukaldean ere bagabiltza eta asteazkenetan egitea adostu dugu. Errezeta desberdinak egiteko plana daukagu aurrera begira, sukaldaritza italiarra, pakistandarra…
Usaetxeko ludotekako bisita ere izan dugu eta primeran ibili ginen danok batera jolasten!
Beraz, gurekin batera ondo pasa nahi baduzu etorri eta gozatu gurekin batera!!
Kategoriak Sailkatugabeak
Utzi iruzkina
Gastronomia japoniarra erdigunean!!
Epaaaa gazteak!!!
Kultura japoniarren murgildu gara azken asteburuan bertako jaki ohikoenak sukaldatzen saiatuz…jjj
Hasieran “sushi” egin nahi izan genuen baina azkenean gastronomia japoniarra hleburu bezala izanda gure gustuko platerrak sukaldatu genituen pixka bat inprobisatuz.
Bete-bete eginda bukatu genuen guztia jan eta gero!!
Eta hori ez da guzti izan…
Hallowen festa hurbiltzen doa eta gure gorputzak prestatzen joateko “La huerfana” izeneko beldurrezko filma ikusi genuen. Elkarri eskutik emanda eta oihuka pasatu genuen igande arratsaldea!
Datorren asteburuan gehiago eta hobeto!!!
Kategoriak Sailkatugabeak
Utzi iruzkina
EDERRA IZAN DA URRIKO UZTA!
Gazte txokoa bizi-bizi dago. Nerabe mordoa hurbiltzen da gurera eta hamaika proiekturekin gabiltza.
Gazte asko, bizikleta zein patinekin etortzen direla ikusita, hauentzako parking txukuna jarri dugu lokalaren sarreran.
Ekainean tailer txokoa sortzeko erabakia hartu genuen eta asteetan zehar buru belarri lanean aritu ostean, jaso ditugu jada, horren beste espero genituen fruituak. Txokoa bikain geratu da eta prozesu guztian zehar, mordoa ikasi dugu.
Urtebetetze egunak ospatu ditugu, denon artean sukaldatutako biskotxo goxo goxoak dastatuz.
Okendoko ludotekarien bisitak oso bereziak izan dira eta gure gazteak bikain jardun dute anfitrioi zein zaintzaile lanetan.
Boxeo zakua zegoen tokian, akrobaziatarako tela bat jartzeko ideia izan du gazte batek. Ideiak arrakasta ikaragarria izan du eta gehien erabiltzen den txokoa da orain.
Kategoriak Sailkatugabeak
Utzi iruzkina
Erdigunea talentuz betea!!
Pasa den asteburua zubia izan arren erdigunea bizi-bizirik egon da!! Gure artean talentu asko dagoela erakutsi digute gazteek, gaztetxokoan dauden objektuekin imitatutako instrumentuen bidez kontzertu bat emanez eta “Zu bai zu” izeneko lehiaketan parte hartuz.
“Zu bai zu” guztion artean antolatutako lehiaketa bat izan da, non norberak bakarka edo taldean bere talentua erakutsi duen eta txundituta gelditu gara gazteek egiten dutenarekin. Aurreskua egin, taldeka koreografiak dantzatu, biolina jo, beatbox egin… Izar berriak ditugu erdigunean!!!!
Slackline egiteko aukera ere izan dugu, gune berde batera joan eta eguraldi ona aprobetxatuz!!
Asteburu paregabea izan da!!
Kategoriak Sailkatugabeak
Utzi iruzkina