ERGUINEN ASPERTZERIK EZ!

Badoaz egunak aurrera eta guk gure proiektuekin jarraitzen dugu. Ortua zaintzen jarraitzen dugu eta laster kanpoan landatzeko moduan egongo dira loratxoak.

Gainera, lekua berritzen gabiltza eta gela bat txuritu dugu eta atean ere marrazki bat egiten ibili gara.

Hontaz gain, parkourrean sutsu ibiltzen gara eta asko gustatzen zaigu koltxonetak kanpora atera eta saltoak egiten ibiltzea. 

Sukaldean ere bagabiltza eta asteazkenetan egitea adostu dugu. Errezeta desberdinak egiteko plana daukagu aurrera begira, sukaldaritza italiarra, pakistandarra…

Usaetxeko ludotekako bisita ere izan dugu eta primeran ibili ginen danok batera jolasten!

Beraz, gurekin batera ondo pasa nahi baduzu etorri eta gozatu gurekin batera!!

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude