EDERRA IZAN DA URRIKO UZTA!

Gazte txokoa bizi-bizi dago. Nerabe mordoa hurbiltzen da gurera eta hamaika proiekturekin gabiltza.

Gazte asko, bizikleta zein patinekin etortzen direla ikusita, hauentzako parking txukuna jarri dugu lokalaren sarreran.

 

Ekainean tailer txokoa sortzeko erabakia hartu genuen eta asteetan zehar buru belarri lanean aritu ostean, jaso ditugu jada, horren beste espero genituen fruituak. Txokoa bikain geratu da eta prozesu guztian zehar, mordoa ikasi dugu.

Urtebetetze egunak ospatu ditugu, denon artean sukaldatutako biskotxo goxo goxoak dastatuz.

Okendoko ludotekarien bisitak oso bereziak izan dira eta gure gazteak bikain jardun dute anfitrioi zein zaintzaile lanetan.



Boxeo zakua zegoen tokian, akrobaziatarako tela bat jartzeko ideia izan du gazte batek.  Ideiak arrakasta ikaragarria izan du eta gehien erabiltzen den txokoa da orain. 

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude