Badira bi aste-bukaera erdiguneko gaztetxokoa zabalik dela. Poliki-poliki martxa hartzen ari gara eta dagoeneko hamaikatxo ekintza burutu ditugu. Besteak beste, oporretako momentu berezienak elkartrukatu, udalekutako abenturak kontatu, pelikulak eta laburmetraiak ikusi, nagusien gunea birmoldatzeko asanbladak egin eta futbolin nahiz mahai-jolasei hautsa kendu…
Irakurri duzuen bezala, ez dugu aspertzeko momenturik izan eta aurrera begira ere, egitasmo mordoxka bat abian jartzeko asmoekin gabiltza.
Bi hitzetan esanda, ilusio eta motibazioz beterik ekin diogu ikasturte berriari!
ANIMATU ETA PARTE HARTU, GAZTETXOKOETAKO ATEAK PAREZ PARE ZABALIK IZANGO DITUZU!