GAZTETXOKOEN IREKIERA

Kaixo karapaixo!

Irailaren 15etik aurrena (asteareta) Auzoetako Gaztetxokoak zabalik izango dituzue eta erdigunekoa ostera, irailaren 18an (ostirala).

Ireki garuna laguna!

zabalkunde1516web

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

6AK BAIETZI AMAIERA KAIAKEAN

Atzo, uztailak 10, Urdaibaira joan ginen Udaixe, Udaero eta Aramaixoko gazte talde batekin. Guztira 53 gaztek parte hartu zuten, hauen artean Arrasatik 15ek.

Kaiakean jaitsierari Ibarrangelun ekin genion eta 3 ordu luzez ibili ginen arraunean. Ibilbidearen hasieran teknika ikasten eman eta gero, itsaso zabalera heltzean galernaren ondorioz haizeari aurre egin behar izan genion arraunean gogor eginez. Piskat gogorra egin zitzaigun arren, gazteak asko disfrutatu zuten barre algaraz blai.

Arratsaldean, galernaren ondorioz harea altsatzen zenez ezin izan genuen hondartzan gustora egoteko aukerarik izan. Hala ere, segituan heldu zen bueltarako ordua eta pozik kantuan bueltatu ginen autobusean.

IMG-20150710-WA0001[1]

CAM00636

Datorren asteartean hilak 14an Gazte Extrem hasiko da. Leixargaraten egingo den 4 egunetako abenturaz jositako irteera bat izango da. Bertan, froga ezberdinak gainditu beharko dituzte gazteek, elkarlana, kooperazioa, hezkidetza, bizikidetza, sormena eta beste hainbat balore landuaz batera. Gazteak oso motibatuta dauden ekintza arrakastatsua izango da.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

“FRUTI CHEF” ERDIGUNEKO GAZTETXOKOAN

Gaurkoan ez gara kanpora joan, gure herri maitatuan geratu gara. Erdiguneko gaztetxokoan elkartu eta “FRUTI CHEF” izeneko dinamikan parte hartu dugu. Hasi aurretik, gazteak taldeka banatu eta talde lanaren bitartez  irabiaki goxo bat prestatu behar dutela esan diegu.

Jolasaren lehenengo atalean, batidoa egiteko osagaiak lortzen saiatu dira, berauek eskuratzeko, froga ezberdinak gainditu behar izan dituzte. Behin osagaiak lortuta, irabiakia zaporetsua prestatzen hasi dira.

Bukaeran, epaia mahaikideek batido guztiak dastatu eta irabazle bat izendatu dute. Saria ematerako orduan kontuan izan dituzten aldagaiak hauek izan dira: presentzia, zaporea, talde giro eta euskara.

DSC_0697DSC_0700 DSC_0704 DSC_0707 DSC_0708 DSC_0709 DSC_0711

 

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

UDAIXEKO BIGARREN ASTEAN GAUDE!

Oso egun berezia izan da gaurkoa. Goizean, Debako Lastur auzora gerturatu eta bertan aurkitzen den Paintball gunean jolasean aritu gara. Adrenalina gorakada ikaragarriak izan ditugu, ederki pasa dugu!

Paintballetik goseturik atera garenez, Deba herrira jaitsi eta hondartza ondoan dagoen parkean mokadutxoa jan dugu. Hondartzako olatuekin jolastuz eman diogu amaiera egun paregabe honi.

DSC_0695 IMG-20150706-WA0000 IMG-20150706-WA0001 IMG-20150706-WA0002 IMG-20150706-WA0003 DSC_0687 DSC_0690

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

ARRATSALDE FRESKAGARRIA USAKON

Garraio publikoaren laguntzaz, Oñatiko lurretara gerturatu gara gaurkoan. Usako izenez ezagutzen den putzu ederrean pasa dugu arratsalde osoa. Gazteek bikain aritu dira ibaiaren bazterrak esploratu eta altura ezberdinetatik salto egiten. Bertan eman ditugun 2-3 orduak mozt geratu zaizkigu.

IMG-20150703-WA0016CAM00624 CAM00625
CAM00626
CAM00629 IMG-20150703-WA0014 IMG-20150703-WA0015

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

ZARAUTZERA TXANGOA

 

Gaur 20 gaztek parte hartu dute kostaldera egin dugun irteeran. 11-ak aldera irten gara Arrasatetik bero sargoriari ihesi eta heldu bezain laister, olatuetan ibili dira jolasean momentuaz gozatuz. Konturatzerako, bazkal ordua iritsi da eta Zarautzeko parke batean jan dugu elkarrekin. Ondoren bertako txoko batzuk ezagutu eta gero, portuan bainatu, satoak egin eta korronteetan disfrutatzeko aukera izan dute.

CAM00621

Udaixeko bigarren eguna izanda, gazteak badoaz poliki-poliki beraien artean ezagutzen eta talde izaera hartzen. Eguna mots gelditu omen zaie gazteei eta seinale ona dela deritzogu. Gogotsu daude datorren egubakoitzean Usakora bizikletan egingo den irteerarako.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

HASIAK GARA UDAIXEKO LEHENENGO EKINTZEKIN!

Gaurkoan, erdiguneko gaztetxokoan elkartu, San Juanetan bizi izandakoen errepasoa egin eta Erguineko gaztetxokora abiatu gara afari ederra prestatzeko intentzioarekin. Bertako labea aprobetxatuaz, pizza goxo batzuk egin ditugu. Talde bakoitzak bere pizza propioa egin du; beraiek izan dira osagaiak aukeratu eta pizza sukaldatu dutenak. Afal ostean, harrikoa egin eta egunarekin bukatzeko Txantxa jolasetan aritu gara kanpoko parkean.

 Hau izan da guztia gaurkoz, etzi Zarautzera joango gara!

CAM00606

CAM00607

CAM00608 CAM00609

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

BI ASTEBUKAERA BESTERIK EZ DIRA GERATZEN ERDIGUNEKO ATEAK IXTEKO. AZKEN TXANPAN GAUDE GAZTEAK, APROBETXA EZAZUE!

Enkorek oparitutako CD eta kamiseten zozketa egin genuen ostiral arratsaldean. Ostean, futbolin eta pin-ponean aritu ginen.  Arratsaldearekin bukatzeko, mantenu lan batzuk egin genituen: sukaldeko apalak txukundu, wifiaren ruterra ongi instalatu…

Larunbatean denetik egin genuen. Serigrafia tailerrarekin eman genion hasiera arratsaldeari, ordu betetxo batean 20 kamiseta egin genituen.  Serigrafiarekin bukatzean, hanka palo, djembe eta mahai jolasetan aritu ginen.

Igande arratsaldean eguraldi ederra egin zuenez, jende gutxi gerturatu zen gurera. Bertaratu ziren gutxiekin, sofatan berriketan eta merienda jaten egon ginen.

CAM00573 CAM00574 CAM00578 CAM00579 DSC_0688 DSC_0692

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

GAZTE TENTSIOAK BESTE ELKARRIZKETA SAIO BAT IZAN DU!

Kontatu genizuen bezala, maiatzaren 23an Enkorekoen bisita izan genuen Gazte gunean. “Gazte tentsioa”n taldeko abeslaria elkarrizketatzeko plazerra izan genuen. Entzun nahi?

Entzun hemen: Enkoreri elkarrizketa Gazte Tentsioan

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

PASA DA MAIATZA DAGOENEKO!

Beldurrezko pelikula ikusteko proposamena bota zuten gazteek ostiralean. Gauzak horrela, asanbladan bildu eta denon artean disko gogorreko pelikula bat aukeratu genuen.  Filmak izugarrizko arrakasta izan zuen,  40 gazte animatu ziren hau ikustera eta gainera isil-isilik egon ziren. Arratsaldearekin bukatzeko,  Udaixera animatu diren gazteekin afari-bilera izan genuen. Elkar ezagutza jolas batzuk egin ostean, udaleku hauetako irteerak adosten aritu ginen.

Larunbatean “Bidaien kronikak” egitasmoaren zazpigarren, eta honen bestez, ikasturteko azken hitz ordua izan genuen. Garazi Azkarate gonbidatu genuen geurera eta ordu betetxo batean Perun izandako 6 hilabeteetan ikusi, ikasi zein bizi izandako esperientzia ezberdinak kontatu zizkigun. Eskerrik asko Garazi! oso gustura egon ginen zure abenturatxoak entzuten.

Igande arratsaldeko ekintza oso berezia izan zen. Serigrafia tailerra egin genuen Arrasateko gaztetxeko kideekin elkarlanean. Kamiseta poli-politak sortu genituen, bai horixe!

DSC_0688

DSC_0689

IMG-20150530-WA0004

IMG-20150530-WA0005

IMG-20150531-WA0005

IMG-20150531-WA0006

IMG-20150531-WA0007

IMG-20150531-WA0008

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina