Gaur arratsaldean, Udaixek gogor jarraitu du eta oraingoan sorkuntzarako aukera izan dute herriko gazteek.
Arratsaldeko 17:00etan hasi da saioa, ariketa batzuekin hain zuzen ere, giroa berotuz poliki-poliki!!!
Ondoren, musika lasaia jarriz, bakoitzak sorkuntzarako mementua izan du, jolas librea izan da eta bakoitzak bere barneko artista azaleratzeko beta izan du.
Primeran pasa dute gaurkoan ere, argazkiek horrela erakusten dute.
Astebukaeran, atsedena egingo dugu eta astelehenean berriz ere indartsu ekingo diogu irteerari. Usakora joango gara errekaz gozatzera.
Oraindik, nahi izanez gero, gazteek izena emateko aukera dute, horretarako gazte bulegora edo txatxilipurdira joanez.
ANIMATU ETA PARTE HARTU!!!