ASTEBUKAERA ITZELA ERDIGUNEAN!!

Ekintzaz beteriko asteburua izan dugu oraingoa!!! Ostiralean mahai jolasetan eta wii dancean ibili ginen. Gainera eguraldi ona egin zuela aprobetxatuz, kanpoko pareta txuritu genuen, horrela aurrera begira mural berri bat egiteko prest gaude!!

Larunbatean, asanblada egin eta sukaldaritza egitea erabaki zen. Ideia desberdinen artean, pintxo lehiaketa egitea adostu genuen. Beraz, bi talde egin, eta bakoitzak ordu bete izan zuen ze pintxo egingo zuen pentsatzeko, osagaiak erosteko eta pintxoa burutzeko. Epaileak erabiltzaile nagusienak izan ziren eta oso ondo baloratu zituzten pintxoak. Oso ondo pasatu genuen!!

Igandean euria egin zuen eta barruan pelikula ikusi genuen. Bi aukeren artean, “El truco del manco” ipini genuen. Bukatzean pinponean, futbolinean, barriketan … egon ginen.

Ikusi bezala gazte lekuan ekintza desberdinak egiten ditugu!! Etorri eta parte hartu!! Zuen ideia eta motibazioen zain gaude!!

IMG_20160506_192456 IMG_20160506_193420 IMG_20160506_193443 IMG_20160507_175618 IMG_20160507_185339 IMG_20160507_184413 IMG_20160507_184429 IMG_20160507_185343

 

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude