AURTEN ERE, URTERO LEZ, ESKI/SNOW IRTEERA ANTOLATUKO DUGU!

Negu xuabea badugu ere, espero dugu otsailaren 27rako Ezkarayko parajeetan elurra egotea (eta hemengoetan ere… behin eskatzen jarrita …) … izan ere, egun horretarako ESKI eta SNOW IRTEERA antolatu dugu Gaztetxokoetatik.

Goizean goiz irteteko asmoa daukagu eta gauerako itzuliko ginake egun guztian zehar pistetatik zehar ibili ostean. Gainera, Aretxabaletako eta Eskoriatzako Gaztelekukoekin batera joango gara Ezkaray abordatzera! Autobuskada ederra joango gara!

Zabalkundea martxan daukagu jada Arrasateko gazte guztiengana iristeko helburuaz. Baina, adi, izen ematea OSTIRALERA ARTE ez da irekiko. Beraz, argi ibili plaza mugatuak baitaude!

Etorri Gaztetxokotara eta informatu zaitez!

eski irteera

 

 

 

 

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude