ASTEBURUA ERDIGUNEAN

Oso giro polita dago Erdiguneko Gazte Gunean azken aldian. Harreman politak daude, eta beti zerbait egiteko gogoz gabiltza!

Aurreko asteburuan inauteritako prestaketak amaitutzat eman ditugu. Dagoeneko prest gaude inauteritarako! Sormen handiko erabiltzaileak ditugu gurean, eta hain dira trebeak, haien eskuekin sortu dituztela mozorren apaingarriak. Talde batek fimo erabilita urre koloreko eraztunak sortu zituen. Beste batzuk, mekaniko mozorroa osatzeko erramintak egin zituzte.

Aspertzeko gogorik ez daukagu, eta dantza eta kantuan pasa dugu asteburua. Karaokea antolatu dugu Erdiguneko oholtzan gazteek haien kantari sena atera dezaten. Izugarri ondo pasatu dugu!

Futolin, pinpon, mahai jolas eta baloiarekin jolasak ere ez dira falta izan pasa den asteburu hontan.

Honetaz gain film bat ere izan genuen ikusgai, gazte batek ekarrita: “Lasa eta Zabala”

Datorren asteburuan inauteriak ospatuko ditugu Gaztegunean, eta jaiaren parte izatea atsegin dugunez, zapatuan mozorro desfilean partehartuko dugu, gero, lagun artean bazkaldu eta gozatzeko aukera izango dugu. Animatu parte hartzera!

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude