Maskara tailerra egiteko proposamena bota zuten gazteek ostiralean. Hau horrela, txatxiliko biltegira joan, beharrezko materiala hartu eta maskarak egiten hasi ginen.
Musakolako jaien ondorioz, nagusien lokala hutsik egon da astebukaera osoan zehar. Gauzak horrela, txikienek, hau da, LH6koek beraientzako guztiez ezaguna zen atzeko loka beraien gustura atondu zuten. Psikomotrizitate gela baten forma eman zioten eta korrika, saltoka zein txiribueltaka pasa zuten arratsalde guztia.
Hurrengo larunbatean ENKORE musika talde ezagunaren kontzertua dugunez, soinu ekipo guztia biltegitik atera eta eszenatokira eraman genuen. Bertan, ekipo guztia muntatu eta osagarri guztiak ongi aztertu genituen. Denak bikain funtzionatzen zuela ikustean, ENKORE taldearen abestiak proiektatu eta karaokea dibertigarria egin genuen.
Ikus dezakezuen bezala, hurrengo asteko kontzerturako motorrak berotzen hasiak gara jada!