ERDIGUNEKO FAMILIA GERO ETA HANDIAGOA DA

Ostiralean, “Bidaien kronikak” egitasmoaren seigarren hitz ordua izan genuen. Horretarako, Ahetze Galarraga eta Iñaki Intxausti gonbidatu genituen geurera. Brasiletik itzuli berriak dira biak, eta bertan ikusi, ikasi zein bizi izandako esperientzia ezberdinak kontatu zizikiguten. Eskerrik asko bikote! oso gustura egon ginen zuen abenturatxoak entzuten.

Larunbat arratsaldea oso emankorra izan zen. Ongi etorri asanbladak egin genituen LH 6koekin. Elkar ezagutza jolasak, araudiaren errepasoa, lokalaren funtzionamendua eta beste hainbat kontu jorratu genituen beraiekin batera. Ostean, “Just Dance”ean aritu ginen. Egunarekin bukatzeko, Amaia Antzokian izango den “Break Dance” erakustaldirako sarreren zozketa egin genuen.

Igandea oso jendetsua izan zen, arratsalde osoan zehar 100 gazte inguru hurbildu ziren gurera.  DBH 3koak, “Rainbow” sexu askapenaren inguruko dokumentala, ikusi zuten atzeko lokalean. Areto nagusian geratu ginenok, argazki ginkana antolatu genuen. Egunarekin bukatzeko, gazteek ekarritako zibekin jolasten aritu ginen.

IMG-20150429-WA0007

IMG-20150429-WA0011

IMG-20150429-WA0012

IMG-20150429-WA0015

IMG-20150429-WA0014

IMG-20150429-WA0008

CAM00497

CAM00496

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude