HAIZE BERRIAK ERDIGUNEAN!

Udaberriaren ziklo naturalari jarraipena emanaz, gazte koadrila berriak loratu zaizkigu gaztegunean. Aste-bukaera honetan, LH 6koak hasi dira gurera etortzen; energia zein ilusioz beteriko 30 nerabe berri ezagutu ditugu, A ZE POZA!

Hondatuta dagoen sofa bat daukagu gaztegunean. Garbigunera eraman aurretik, berau goitik behera desmuntatzeko erabakia hartu genuen aste batzuk direla. Erreminta berezien laguntzaz, sofa desegiten aritu ginen ostiral arratsaldean. Bertatik ateratako materialak, beste gauza batzuk egiteko erabiliko ditugu, hau da, berrerabili egingo dira, adib: narrua, kartera zein poltsoak egiteko, goma-espuma panpinak egiteko eta abar.

Zapatuan, Montse Velasko sexologoa etorri zen gurera. DBH 1eko neskekin, hilerokoari buruz hitz egin eta honen inguruan dituzten zalantza zein kezkei erantzuna ematen saiatu zen. Ziklo natural eta magiko honekin bat egiten lagunduko zigun Montsek!

Musikodromoaren murala eginaz, eman genion hasiera igande arratsaldeari. Hau bukatu genuenean,  Wii dance-a muntatu eta dantzaldi ederrak bota genituen.

CAM00479 CAM00482 CAM00484 CAM00487IMG-20150419-WA0009 DSC_0670

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude