UDAIXE MARTXAN!

Heldu da uda, eta udarekin batera UDAIXE!

Ekainaren 20an Udaixen izena eman zutenekin afari-bileratxo bat egin genuen. Bertan erabaki genuen eguneroko ekintzen programazioa. Nahiz eta taldea osatuta egon, oraindik ere bada aukera banakako ekintzetan izena emateko.

Horretarako Txatxilipurdiko edo Gazte Bulogoko Bulegotik pasa eta izena eman besterik ez da egin behar. Ekintza bakoitzak 3€-ko kostua izango du. Uztailaren 9an egingo den espeleologia irteerarako plazak jada beterik daude.

UDAIXE-2014-kartela-EGITARAUREKIN

Gaurkoa izan da ikasturte honetako Udaixeko lehen ekintza.

Arratsaldeko 5etan elkartu gara biteriko enparantzan. Bertatik abiatu gara Erguineko Gazte Txokora, KulturAten pelikula bat aukeratu eta afarirako osagaiak erosi eta gero.

Erguineko gaztetxokoan jolasean ibili gara pixkatean, eta gero sukaldaritzari ekin diogu! Denon artean izugarrizko perretxiko tortila eta pizza goxoak sukaldatu eta irentsi ditugu!

Dena txukundutakoan, Gazte Txokoa ilundu dugu eta pelikula ikusi dugu lagun giroan.

Ederto pasa dugu lehen egunean! Biharko ere plan ederra daukagu, Eskoriatzara goaz egun pasa!

Animatu parte hartzera!

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude