KONTZERTUAK, BIXITAK, KANPO EKINTZAK… DENETATIK IZAN DUGU!!

Denetariko asteburua izan da!

Ostiralean, egun lasai izan genuen, kanpoan ibili ginen jolasean eta baita mahai jolasetan ere.

DSC_0007

Larunbatean, Aretxabaletakoak izan genituen gure artean! Gazte dexente etorri ziren eta saskibaloian, futbolean, ping –pong , futbolinean … ibili ginen! Arratsalde polita izan zen!

DSC_0003DSC_0001

Igandea,n herriko plazara gerturatu ginen Eskoriatzako Jasan eta Aretxabaletako D-skarga taldeen kontzertuak ikustera! Giro aparta zegoen bertan!

DSC_0005 DSC_0006 (2)

Mahai jolasak, Gaztelekua txukundu eta pelikula

Ostiral arratsaldean ping-pon eta mahai-futbolean aritzeaz gain mahai jolasetan ibili ginen buru belarri.

MJ

Larunbat arratsaldean Gaztelekua txukuntzen ibili ginen. Frontoian geneukan trasteak Gaztelekuko almazenean txukun-txukun sartu genituen. Horretarako, tresna, aparatu…  guztiak hartu eta kaxa ezberdinetan antolatu genituen horiek garbitu ondoren. Lan handia egin genuen, baina almazena txukun eta garbi izateak gauza bakoitza bilatzen lagunduko digulakoan gaude, eskura izango baititugu.

Domekan mahai jolasetan aritzeaz gain pelikula bat ikusi genuen. Ikusi genuen pelikula “ Insurgente”  izan zen, aurreko asteko pelikularen bigarren zatia.

IMG_20160529_182607365

EKINTZA EZBERDINEZ BETERIKO ASTEBURUA!!

Ostiralean eguraldi aparta izan genuenez Gazte-lekua kalera atera genuen!! Pufak, futboliña, mahai jolasak…. atera genituen! Arratsalde izugarria pasa genuen berriketan eta jolasean! Errepikatzeko modukoa!

IMG_20160520_183913[1]

Larunbatean ostiraleko martxarekin jarraiturik esku pilotan ibili ginen kalean, eguraldia okertu eta euria hasi zen arte … baina jolasean jarraitu genuen Gazte-leku barnean, ping- pong, mahai jolas eta futboliñean!

Asteburua ondo bukatzeko, igandean lasai-lasai ibili ginen “Divergente” pelikula ikusten. Gustura eta lasai egon ginen pufetan botata!!

IMG_20160523_122107_776[1]

divergente

Aste ona izan eta ostiralerarte gaztiak!!

Asteburu lasaia

Asteburu lasaia izan da oraingoa. Ostiralean mahai jolasetan, ping-ponean, saskibaloiean eta futbolinean ibili ginen Gaztelekuan!!!! Zapatuan berriz, eguraldiak ez zuenez larregi lagundu, gaztelekuan goxo-goxo arratsalde pasada ederra izan genuen, gazteekin gai ezberdinen inguruan berriketaldi luzea izan genuelarik. Gaurkoan ordea, gazte gutxi hurbildu da gurera, hori dela medio, pelikula ikustea erabaki dugu. Hementxe gaude puffetan lasai lasai “Intocable” pelikula ikusten.

intocable IMG-20160515-WA0002

Txapeldunen asteburua

Txapeldunen asteburua izan da honako hau, gaztelekuko kide diren 15 urteko neskek Gipuzkuako saskibaloi finala jokatzeaz gain, irabaztea ere lortu bait zuten.

ZORIONAK NESKAK!!!!

IMG-20160424-WA0016

Ostiralean lasai antzeko aritu ginen; mahai jolasen bueltan, hau da bizioa daukaguna!!

Zapatuan berriz, domekako gertakaeri handian begi bat jarririk, kantxan harro asko erakutsi nahi genuen pankarta egiten igaro genuen arratsa.

Ea hurrengo eguneko final handian gure indar guztia trasmitizeko gauza ote garen!!

Ze urduri gauden….

IMG-20160424-WA0011

Domeka itzela izan zen!!!! GIPUZKUAKO TXAPELDUNAK!!!!!! BEJONDEIZUELA!!!!

IMG-20160424-WA0012 IMG-20160424-WA0015

Aldaketen asteburua

 

Aldaketa usaia zerion astebukara izan da honakoa.

Batetik, udaberriak lehenengo irribarreak eign dizkigulako eta Nere lankidea osatu eta berriz ere gugana etorri delako  Ieeeejaii!!!! , eta bestetik….negar malkoz, orain arte hezitzaile gisa aritu den Ibone agurtu behar izan dugulako, gaztelekutik txatxilipurdiko bulegoetara egingo baitu salto.

Hori dela eta, zer hobeto euskaldun on gisara baino, mahai bueltan ospatzea!

IMG_20160415_194119

Tripa ondo bete eta gero 4terdiko  pilota partidua ikustera joan ginen

IMG_20160415_190915

Zapatuan ostera, fimo taillerra eta gazteen super dohai bereziak aprobetxatuz, giltzatako pertsonalizatu pilla egin genituen, nork bere kolore eta formak hautatuz.

IMG_20160417_172702IMG_20160416_190510

  Arratsaldea azkenetan zegola gainera, bakotxak izen ezberdin batekin (ostarkua, arko iris-a, erromako zubia, ortzadarra…)baina guztiok aho zabalik gelditu ginen udaberri egun zoro hark oparitutakoarekin

IMG_20160416_202903

eta ekaitzaren ostean….bakea. Baina gurean ez dago bakerik!

Leñaaaaa jolasari!!!!

IMG_20160416_185759

 

EKINTZA EZBERDINEZ BETERIKO ASTEBURUA AZKEN HAU

Aste santutako oporren ostean indartsu hasi dugu hiruhileko berria Eskoriatzako Gaztelekuan. Udaberriko Gaztekonkisaren ondoren eta asteburuan izandako eguraldi ona aprobetxatuz ekintza ugari egin ditugu asteburu honetan gure txokotxoan eta inguruetan.

HINKA HINKA

Azpaldiko jokoa izanik ere, gure gazteek jokoa berhartu dute. Jokoak makilak lurrean “Hinkatzean” datza, batak bestearena kenduaz. Hasiera batean egurrezko makilen bila ibli ziren arren amaieran burdinazko estaka batzuekin berritu zuten jokoa. Gainera sormena bor bor zutela “hinka-hinka” jokoaren modalitate ezberdinak asmatu zituzten!!

40cfb8f7-bf45-41be-bc82-d816772d5df2 (1) AhTsOxnxekmLmNmDEOPK3CKLlL39CN7_Vl1FfWV4DlRr

GOXOTASUNA EZ DA BAKARRIK AZUKARRA

Eskoriatzako Osasun astearen baitan guk ere gure aportaziotxoarekin parte hartu izan nahi genuen eta Udaletxetik izekiteko pankarta egin genuen. Gazte askorentzat, tinta eta plastikoa erabiliz sortzen zuten lehen kartela izan zen eta buru belarri ibili ziren lanean! benetan gustora ikusi zitzaien!

AhBrN0REZXzVxjTnbJjXxKdsePeJjIMgEJtLMAqYfn21

Av1SXcOOcdzZxXggrsrFlIyEIXoewPJefBtBVGDWyPbm

 

GAZTE SUKALDARIAK!

Eta jolas eta lan ugari egin ostean, zer hobe tripa betzea baino eta hortarako ere gure gazteak prest!! Crepe ezin hobeak egin genituen txokolaten platano ur,.. denetarik zeukaten. Sukaldariz jozi zitzaigun gaztelekua!!

AjRc2B8slhFnOWT_4gAwdB7pmNdK7zl8D9Usc_fSI6IR

MAHAI JOLASEKIN TOPERA JARRAITZEN DUGU!!

Aurtengo ikasturtean mahai jolasekin topera gabiltza gaztelekuan eta hauek ezagutzeko zer hobeto zuzenean erosi aurretik probatzea baino!! Hortarako, ostiralean Arrasateko Olgeta dendara gerturatu ginen,  bertako Itsasoren laguntzaz gazteekin jokoak probatu eta ezagutzeko asmoarekin.

unnamed

Momentu ezin hobea pasa genuen bertan, denetariko jolasak jolastu eta ezagutzeko aukera izan genuen eta noski etxerako bat hartzekoa ere bai.

IMG-20160304-WA0008 IMG-20160304-WA0010

Bide batez, eskerrik asko Olgeta dendako Itsasori jasotako harreragatik, eta gurekin izandako pazientziarekin!!

Arrasaten geundela aprobetxatuz, aukera aparta ikusi genuen Erdiguneko Gaztetxokoa ezagutzeko eta bertan ere eskuak zabalik hartu ziguten. Gaztetxokoa pixkat kuxkuxeatu ostean, Arkaitzen laguntzaz bertako mahai joku batzuk probatzen ere aritu ginen!!

IMG-20160304-WA0005

Asko esaten dugu Arrasateri buruz, gaizkiesaka ibiltzen gara, baina oraingoan, ezin kexatu!!

GAZTELEKUA ARTISTAZ JOZIA DAGO!!

Pasa den asteburuan konturatu gara, gaztelekua artistaz jozita daukagula eta hau aprobetxatuz eta gazteen nahiei jarraiki gaztelekua atontzen igaro genuen asteburua.

Lehenengo berdea izan beharko litzatekeen eta ain berde ez zegoen pareta pintatu genuen. Plana da  hurrengoan gazteek nahi bezala, gaztelekua beraiena sentitzeko, bertan gaztelekuari bizipoza emango dion marrazki abt egitea, baina lehenengo atonketa lanak egin behar!!

IMG_20160220_171036837

Ondoren, pareta berderako sormen lanetan genbiltzala, gaztelekurako animali berezi bat topatu genuen, eta bi aldiz pentsatu gabe berari ere lekua eman genion gure txokoan.

Kañoaiarekin gure zebra berriaren silueta marraztu genuen lehenengo, musika apur batekin lagundurik eta lagun giroan oso gustura egon ginen.

 IMG-20160220-WA0017

Pintura beltzaren laguntzarekin forma ematen hasi ginen gure marrazki berriari

IMG-20160221-WA0011 IMG-20160221-WA0010

Eta azkenean lagun berria gaztelekuan!!!

IMG_20160221_203403162