GABONETAKO EKINTZAK, IZOTZ PISTA ETA GABA ELEGANTIA

Abenduaren 29an Bakh-eko izotz pistan izan ginen. Eskoriatzatik goizeko hamaikak inguru irten ginen eta 11:45 jada patinatzen geunden. Ipurdiko bat edo beste ere hartu genuen, baina oso gustura ibili ginen 13:30etan pistak itxi zituzten arte. Ondoren autobusean, Gasteizeko erdigunera joan ginen, eta bertan etxetik eramandako bazkaria jan ondoren, hiribilduan gora eta behera ibili ginen. 16:15etan autobusa hartu eta Eskoriatzarantz abiatu ginen.

2  1

Abenduaren 30ean ordea, “Gaba Elegantia” izan genuen gaztelekuan. Urtero lez, gazteekin urteko azkeneko afaria egin genuen. Alabaina, aurten aldaketa txiki bat izan dugu, estreinatu berri dugun laba berria ere ekintza honetan oso erabilgarri izan zaigu azkeneko afari hori prestatzeko. Lehenik eta behin gazteekin gaztelekua atondu genuen, ondoren afaria prestatu eta gero guztion artean prestaturiko afaria jan genuen. Postrearekin batera berriz, gure gaztelekuan tradizio bihurtu den bingoan jolastu genuen, tentsio eta emozio handiko momentuak bizi genituen, nork bingoa lehengo abestuko zuen itxaroten.

3 6-2

4   5-2

GABONETAKO EKINTZAK

Astelehenean bailarako herri desberdinetako gazteak elkartu ziren Arrasaten, Gabonetako ekintzei hasiera polit bat emateko.

Goiengazte ekintzarekin hasi genuen astea! Bertan, joko ezberdinak izan genituen eta ondoren Arrasateko Gaztetxean, bailarako gaztez osaturiko hiru taldek jo zuten! Giro itzela izan genuen jokoetan eta baita kontzertuetan zehar ere!

collage-1483097648783

 

Asteartean berriz, Gaztelekuan Gaztetxef izan genuen. Bi taldek hartu zuten parte! Talde bakoitzak hiru plater egin zituzten eta ondoren epaileek beraien lana baloratu zuten. Imajinazio asko duten gazteak direla ikusi genuen!! Artista eta sukaldari apartak  dira!!

collage-1483097822154

URTEKO AZKEN ASTEBURUA!

Gabonetako oporrak bertan daude jada eta hori horrela izanik, hau izan da Eskoriatzako Gaztelekuaren azken asteburua. Baina lasai, hurrengo astean Gabonetako ekintza bereziak ditugu!!

Ostiralean, abenduak 26an Arrasaten ospatuko den Goiengazte ekintzarako prestatzen ari garen jokoa egiten ibili ziren gazteak. Jokorako erabiliko diren trajeak margotzen zitutzen bitartean, pizza goxoak egin eta jan zituzten! collage-1482241086327

Larunbatean eta igandean berriz, oihalgintza tailerra izan genuen. Josteko makina prest jarri ondoren, bakoitza bere eskulana egiteari ekin zion!collage-1482241054064

Ostiralean, Gaztelekuan izango gara 18:00tan, Gabonetako ekintza berezietan izena emateko. Animatu eta parte hartu! Primeran pasako dugu eta!

PIZZA, MAHAI JOLASAK, FUTBOLIÑA…

Ostiral arratsaldea, oso lasai hasi zen. Asteburu osoan zehar nabaritu da, gazte askok zubia izan dutela eta kanpora joan direla. Baina, hala ere, gazte batzuk izan ditugu gurean! Ostiralean, Gabonetan egingo diren ekintzen inguruan hitz egiten ibi ginen. Mahai jolasetan ere ibili ginen, arrakasta handia izan zuen Gazte-lekura iritsi berri zaigun PAREKO jolasa!!!

dsc_1516

Larunbatean berriz, afari merienda egin genuen. Gazteek pizza desberdinak egiteko osagaien lista osatu eta erosketak egitera abiatu ziren. Pizza oso onak egin zituzten! Sukaldari apartak dira!

collage-1481711205911

Igandean berriz, ostiralean bezalaxe, arratsaldea oso lasai hasi zen, baina orduak aurrera joan ahala, gazte dezente izan genituen.

img-20161211-wa0021

Hemen uzten dizuegu Gabonetan egingo diren ekintzak. ANIMATU ZAITEZTE PARTE HARTZERA! PRIMERAN PASAKO DUZUE ETA!

img-20161213-wa0001

 

Aste ona izan  eta animo! bertan daudela jada Gabonetako oporrak!

EUSKARA MAHAI JOLASETAN ETA KALEAN

Abenduko lehengo asteburu hau ekintzaz betea etorri da, eta nola ez, euskara sustatzeko grinaz. Ostiralean mahai jolasen rallya zela eta plazara hurbildu ginen mahai jolasetan jolastera. Larunbatean berriz, Hi shelfie lehiaketa izan genuen gurean. Lehiaketa Zaldibar antzokian hasi zen eta gaztelekuan bukatu, sari banaketarekin. Gazteak oso gustura ibili ziren, shelfie bikainak atera zituzten eta Eskoriatzako herritarrak ere ekintzan parte hartzera animatu zituzten. Domekan berriz, pelikula bagenuen ere, gazte gutxi hurbildu zen gurera eta berau ikusteko gogo larregirik ez zutenez, mahai jolasetan ibili ginen.

Mahai jolasen ralya

Shelfia   Ixotukoek eginiko muralean shelfia

Mahai jolasetan

EKINTZA ANITZEZ BETERIKO ASTEBURUAK

Joan zen as teburuan (azaroak 11-13), ostiralean mahai jolasetan ibili ginen buru-belarri. Larunbatean ordea, botila jaurtiketa rankina izan genuen. Horretarako, gazteak hainbat proba egin beha izan zituzten bolina ezberdinak (txikiak, handiak eta tapoi handiagokoak ) erabiliz. Domekan berriz, eguraldi txarra zela eta mendi irteera bertan behera utzi genuen eta horren ordez pelikula bat ikusi genuen.

img_20161112_191444372 img_20161113_185843195

Bestalde asteburu hau (azaroak 18-20), aurrekoa ez bezala lasaia izan da, azterketak direla eta gazte gutxiago hurbildu da gurera. Hala ere, gure ekintzak aurrera irten dira, izarra, martxan jarri berri dugun laba izan delarik.

Ostiralean, gazteak barruko gelako paretan marrazki bat margotzen aritu ziren. Larunbatean, sukaldaritza egin genuen eta jarri berri den laba estreinatu genuen, bizkotxo goxo batzuek eginez. Domekan, lehengo orduan, aurreko egunean sobratutako elikagaiekin beste bizkotxo bat egin genuen, baina aurreko egunekoaren ezberdina izan zen hau. Bizkotxoa eginda, pelikula bat ikusi genuen berau janez. Aipatu beharra dago, gaztelekuan sukaldaritza egiten gazteak motibatuta eta oso gustura ibili direla, etxetik errezetak eta guzti ekarriko dituztela aipatu digute. Nork daki, agian sukaldari famaturen bat izango dugu aurki gurean.

img_20161118_190516678img_20161119_201137128

 

KIROLA, SUKALDEAREN MUNTAIA, MARGOTZE LANAK…

Ostiralean, eguraldi txarrarekin batera gaztelekua adin desberdinetako gaztez bete zen. Margotze lanekin jarraitu zuten gazte batzuk, beste batzuk sukalde txokorako altzarien muntaiarekin hasi ziren, eta beste batzuk mahai jolasetan, futbolinean… ibili ziren.

collage-1478618187277

Larunbata berriz, kirolen arratsaldea izan zen. Hasiera batean, Hokey-ean ibili ginen, ondoren pilotan jolastu genuen. Arratsaldeko 18:00tan futbito txapelketa bat ikustera gerturatu ginen kiroldegira.

collage-1478618419778

Igandean,sukalde txokoa amaitu genuen! Gazteen laguntza eta egindako lana beharrezkoa izan da dena prest izateko! Gure gazteak artista batzuk dira!

collage-1478618491977

ASTE ONA IZAN!

ARIMEN GAUA ESKORIATZAKO GAZTELEKUAN

Ostiralean arimen gaua ospatzeko helburuarekin kalabazak dekoratu genituen gaztelekuan. Horretarako horiek hustu behar izan genituen eta ondoren margotu. Larunbatean berriz, kandelak egin genituen, eta horietariko batzuek kalabaza barruan sartu bonbilla izango balira bezala. Domekan, beldurrezko pelikula bat ikusi genuen, zehazki “No apagues la luz”. Pelikulak arrakasta handia izan zuen, gazte asko etorri baitziren berau ikustera. Asteburu honetan eginiko ekintzetan neskak zein mutilak hartu dute parte, eta esan daiteke ezberdina izan den asteburu honetan gurera hurbildutakoak gustura ibili direla buruturiko ekintzetan.

1     izengabea

 

 

 

 

KOLOREZ BETERIKO ASTEBURUA

Ostiralean, aspaldi hasitako margotzen lanekin jarraitu genuen. Gaztelekuko logoa margotzeari ekin genion eta barruko gelan jarriko dugun, zine eta musika gela berria apaintzen eta txukuntzen hasi ginen.

collage-1477302507632

Larunbatean, ostiralean hasitako lanari jarraipena eman genion. Lan eta lan ibili ondoren, hona hemen denen artean egindako arte lana:

collage-1477302569832

 

Igandean berriz, Aretxabaletako Gaztelekukoekin batera, Galarreta herrira joan ginen, Paintballean jolastera. Primeran pasa genuen!

collage-1477302366603

Aste ona izan!

FUTBOLIN BERRIA, SUKALDARITZA, MAHAI JOLASAK ….

Ostiralean, Gaztelekua ireki eta hara! Arrasateko Gaztelekutik opari bat jaso genuen … futboliña!

Bertan ibili ginen jolasten gustura gustura! Eskerrik asko!

Futboliñean jolasteaz gain, gazteek beraien proposamenak idatzi zituzten adierazpen libreko gune berrian.

collage-1476880993644

Larunbatean berriz, sukaldaritza saioa izan genuen. Txokolatezko mini napolitanak egin genituen taldeen banaturik. Goxo goxoak atera ziren!

img_20161015_192122

Igandean berriz, denetarik egin genuen. Arratsaldea Gazteleku kanpoaldean hasi genuen eguraldi ona aprobetxatuz. Hotza egiten hasi zen momentuan, pelikula bat jarri genuen eta eguna amaitzeko mahai jolasetan ibili ginen lasai lasai!

collage-1476880939179