KORRIKA BADATOR!!!

Asteburu honetan korrikako aurre-prestaketak izan ditugu xede. Horretarako, asteburu osoan zehar, gaztelekuan korrikari hasiera eman zitzaionetik hona sortu diren abesti ezberdinak entzuteko aukera izan dugu. Gainera, zapatuan, beste urte batzuetan korrikak bisita egin digun uneez gozatzeko aukera izan genuen, hainbat bideo ikusiz. Bestalde, mural bat ere egin dugu korrikaren inguruko lanketa txikia eginez; noiz abiatu zen lehengo aldiz, zergatik?, aurtengoa zenbatgarrena den…. Domekan asteburuari bukaera emateko pelikula bat ikusi genuen.    

  

ARGAZKI RALLYA, SUKALDARITZA ETA PELIKULA

Ostiralean, sukaldaritza egin genuen gaztelekuan, denbora zen ez genuela egiten eta gazteak oso gustura ibili ziren. Larunbatean ere, sukaldaritza egin genuen aurreko egunean sobratutako osagaiak aprobetxatuz. Hortaz gain, argazki rallya ere izan genuen gurean eta animatutako gazteekin argazki oso politak atera genituen. Domekan, aurreko egunean ateratako argazkiak ikusi genituen eta ondoren pelikula bat ikusi genuen.

   

ARGAZKILARITZA TAILERRA

Ostiral arratsaldea lasaia izan zen. Arratsalde lasaia igaro genuen gazteekin batera puffetan botata, mahai jolasetan eta solasaldian.

Larunbatean aldiz Ekaitz Zilarmendi izan genuen gurean. Argazkilaritzako hainbat trukotxo erakutsi ostean, mobilaren kamararekin jolasean hasi ginen. Gazteak Ekaitzekin oso gustora egon ziren! Mila esker Ekaitz erakutsi diguzun guztiarengatik!

Igandean berriz, ostiralean bezalaxe arratsalde lasai izan genuen. Gazteek                         pelikula ikusteko eskatu ziguten eta gustura asko egon ziren!!!

MOSKEO KANPAÑA

Pasa den asteburuan, Gaztelekuko paretetan zehar hainbat irudi desberdin jarri genituen. Hasiera batean, gazteek ez zuten ulertzen zer ziren irudi horiek baina poliki-poliki ulertzen joan ziren eta baita gairen inguruko eztabaidak sortzen ere. Irudiez gain, labur metrailak ere jarri genituen gaia beste modu batean lantzeko. Moskeo kanpañak sare sozialen inguruko arriskuak, onurak …  eta baita zeharkako beste gai batzuk, lantzea zuen helburu. Esan dezakegu, helburua guztiz bete zela, izan ere, Gaztelekura hurbildu ziren gehienek, bai DHB2ko gazteak baita DBH4ko gazteek ere, parte hartu zuten eta esan beharra daukagu, gai ezberdinen inguruko eztabaida interesgarriak sortu zirela.

 

Moskeo kanpañaz gain, igandean egiten zuen eguraldi txarra zela  La Purga 3 pelikula ikusi genuen. Arratsalde lasaia  izan genuen!

 

Bertan dugun larunbat honetan, bixitatxo bat izango dugu Gaztelekuan. Ekaitz  Filarmendi   izango dugu gurean, mobilarekin argazkiak ateratzeko turkotxo batzuk erakusteko asmoz. Gurera gerturatzera animatzen zaituztegu! Egunero zerbait ikasten da eta!

IRTEERA ETA FILMAK

Martxoaren lehengo asteburuan, ostiralean, film emanaldi izan genuen gurean. Izan ere, domekan genuen filma ikusteko intentzioa, baina azterketak direla medio, gazteek ezin izango zirela etorri aipatu ziguten, hori dela medio, gazteek eskatuta, filma ostiralean ikusi genuen. Larunbatean berriz, eski irteera genuen antolatua, baina eski estaziora bertaratu ginenean, eguraldia zela eta ezin izan genuen eskiatu. Jada bertan ginela, horren ordez, Ezkaraien eta Santo Domingo de La Calzadan turismoa egiteko aprobetxatu genuen, paraje horiek ezagutzeko aukera izan genuelarik. Domekan ostera, gazte gutxi hurbildu zen gurera, eta hurbildutakoak filma ikusteko intentzioarekin etorri ziren. Hori dela eta, domekan ere filma ikusi genuen gurean.  

ASTEBURU ANITZA

Azken asteburu honetako ostiralean, aurreko astean hasitako sukaldeko proiektuarekin jarraitu genuen, eginiko murala margotuz. Zapatuan berriz, buru belarri ibili ginen karta jolasetan, bereziki txintxonean. Gainera gazteek zenbait karta jolas ere proposatu zituzten. Domekan ostera, pelikula emanaldia izan genuen gurean, ”La purga” filma ikusi genuen. Bestalde, asteburu osoan zehar, gazteak diana batzuen bitartez, gaztelekua alor ezberdinetatik baloratzeko aukera izan dute; lokala bera, hezitzaileak, ekintzak, beraien arteko harremanak,  heltzen zaien informazioa….

SUKALDE TXOKOA, MUSIKA TXOKOA, KINTTUAK… DENETARIK IZAN DUGU

Ostiraletan, betiko lez, gazteak aurrera eta atzea ibili dira baina hala ere, gazte dezente izan ditugu gurean!

Mahai jolas desberdinetan, pin-pong-ean, futbolinean … ibili gara gogotsu! 

collage-1487242446561

Aurreko bi larunbatetan zehar, karta jolasetan ibili gara eta baita sukalde txokoarekin ere jarraitu dugu. Izan ere, gazteek erabakitako eta sortutako diseinua paretan margotzen hasi gara.  Itsura ezin hobea hartzen ari da gure sukalde txokoa! Lan bikaina egin dute!

collage-1487242258514

  Musika txokoa apaintzeko egindako esaldi leihaketaren irabazleak sariaren bila pasa ziren. Zorionak nexkak!

 collage-1487242344938   

Bi igandeetan berriz, herriko plazara hurbildu gara kinttuen dantzak ikustera!!

IMG-20170216-WA0008

MUSIKA TXOKOA MARTXAN!!

Urtarrilaren 20-22ko asteburuko ostiral eta zapatuan, gazte lekua gaztez lepo egon zen. Asteburu honetan musika txokoa martxan jartzeko intentzioarekin esaldi lehiaketa jarri genuen martxan. Gazteek domeka arratsaldeko zazpiak arte izan zuten esaldiak watsappez bidaltzeko aukera. Esaldi dezente bidali zuten, eta horiek bozkatzeko aukera aste osoan zehar izan zuten facebook eta instagramen bitartez. Horretaz gain, asteburu honetan mahai jolasetan, ping-pongean… ere gustura asko ibili ziren gazteak.IMG-20170128-WA0029

Foto de Nere-1Azkeneko asteburu honetan ordea, graffityak egiteko asteburua genuen prestatua, baina gazteak ez ziren animatu Alabaina, gurera hurbildutako gazteekin, ostiral eta zapatuan mahai jolasetan eta ping-pongean ibili ginen buru belarri. Domekan gazteek eskatuta, lasai-lasai film batez gozatzeko aukera izan genuen. Bestalde, azpimarratu beharra dugu, zapatu honetan, musika txokoko esaldi lehiaketako esaldirik onena saritu genuela: “euskara da gure errima”. Aurki esaldi hori musika txokoan idazteko asmoa dugu, euskarak ere musikan bere lekua duela aldarrikatu nahian.      

PIN PONG LEHIAKETA IZAN DUGU!

 

Asteburu mugitua izan dugu oraingoa! Gazte dezente izan ditugu gurean hiru egunetan zehar.

Ostiral arratsaldea mahai jolasetan jolasten hasi genuen. Ondoren, larunbatean izan dugun pin pong lehiaketarako entrenatzen ibili ziren. Eta arratsaldea ondo amaitzeko, pizza goxo batzuk egin zituzten!

collage-1484748313796

Larunbatean, pin pong lehiaketa izan genuen. Bertaratu ziren parte hartzaileetatik hiru izan ziren finalera iritsi zirenak, baina gogotsu jokatu ondoren Jon izan zen garailea.

collage-1484583087556

Igandean, mahai jolasetan eta kartetan ibitzeaz gain, pelikula bat ikusi genuen.

collage-1484583228338

Hurrengo astera begira, Gaztelekuko musika txokorako esaldi lehiaketa hasiko da! Animatu zaitezte parte hartzera!

IREKI DITUGU GAZTELEKUKO ATEAK!!

Asteburu motza izan da oraingoa. Motza izateaz gain,  lasaiak ere izan ziren bi egunak.

Oporren ondoren, larunbatean ireki ziren Gaztelekuko ateak berrio ere. Nahiko berandu hurbildu ziren gazteak gurera, baina hala ere pin-pongean eta mahai jolasetan ibili ginen.

img-20161211-wa0021collage-1484301659681

Igandean berriz, gazte gehiago hurbildu ziren. Gaztelekuan, goxo goxo pasa genuen arratsaldea mahai jolas ezberdinetan jolasten eta Gabonen inguruan hitz egiten ere.

dsc_1611