UDA GIROAN MURGILDUTA UDAERON!!!

Atxabalta eta Eskoriatzako gaztiak saltsan gabitz!!! hara eta hona, hona eta hara!!!
Astelehenien hasi giñen eta gaur emuntzau amaiera Udaeroko lehen fasiai: bost egun, bost ekintza, hamaika barre eta hamaika dantza!

Ikusi nundik nora ibili garen: Galarretan, Paintball saiua eitten; Mutrikuko pistina naturaletan arrain artien snorkell eitten; Atxabaltako Gaztelekuen lotan, lagun artien; Sukaldaritza lehiaketa zoro bat Eskoitzan eitten eta Zumaian, Padel Surfien disfrutatzen! Eaaarrra Udaero!!!

Hurrengo astien, bigarren fasia: GAZTEKONKIS LEIXARGARATE ABENTURA!!! AAAAAAAAAAAuuuuuuupaaaaa!!!!

IRITSI GARA AZKEN ASTEBURURA!!

Hau izan da Eskoriatzako Gaztelekuaren azken asteburua. Hemendik aurrera udako ekintzetan murgilduko gara!!!

Azken asteburua izateko nahiko lasaia izan da, Arrasaten San Juanak zirela nabaritu da. Gure erabiltzaileak jaietara joan dira, nahiz eta gazte batzuk gurera hurbildu diren. Bertaratu diren gazteekin solasaldi luzeak izan ditugu, pin pongean ibili gara eta igandean Enterrado pelikula ikusi genuen.

 

Hemendik aurrera udako ekintzetan ikusiko dugu elkar!

 

 

 

MAHAI JOLASAK, SUKALDARITZA, BERRIKETALDIAK…..

Ekainaren 9, 10 eta 11ko ostiralean, mahai jolasetan, ping-pongean eta futbolinean ibili ginen. Zapatuan, gaztelekuko erabiltzaile baten urtebetetzeak aitzakitzat hartuta, pastel goxoa egin genuen. Domekan berriz, mahai jolasetan ibiltzeaz gai, DBH1eko gazteekin Udaeron zer egin dezakegun pentsatzen ibili ginen. Honetaz gain, gazteekin, frontoiko arauak adostu eta zehaztu genituen.

Bestalde, ekainaren 16, 17 eta 18ko ostiralean, mahai jolasetan buru belarri ibiltzeaz gain, gazte udalekuetako zozketaren irabazlea zein izan den aditzera eman genuen, aurtengo irabazlea Eñaut Etxebarrieta izan da. Larunbatean eta domekan ostera, berriketaldi luzeak izan genituen gazteekin.

TALOGINTZA

Ekaineko lehenengo aste-bukaera gogotsu hasi zuten gazteek. Izan ere, Talogintza ekintzarekin hasi genuen ostirala, beraiek erosketak egin ondoren lanari ekin zioten! Neska mutil dezente hurbildu ziren taloak egitera eta jatera, egia esan izugarrizko taloak egin zituzten.

 

Larunbatean eta igandean, ekintza desberdinak eraman genituen aurrera. Ostiralean hasitako talogintzarekin jarraitu zuten larunbatean, eta ondoren, behin indarrak hartuta gazteek pelota partidu bat antolatu zuten.  Igandean aldiz, lasai lasai egon ginen umorezko pelikula bat ikusten.

MAIATZEKO AZKEN ASTEBURUA

Azken asteburua oso lasaia izan zen … eguraldi ona zela eta, gazteak gaztelekuaren kanpoaldean ibili ziren jolasean eta baita berriketan ere.  Azken ostiraletan bezala, gazte dezente gerturatu ziren gurera baina larunbatean zein igandean, oso lasai ibili ginen. Mahai jolasetan, pin-pongnean, futbolinean … ibili ginen gehien bat.

Jolasteaz gain, adierazpen libreko gunean, gazteek Udaeron zein ekintza egin nahi zituzten idatzi zuten.

TOPERA JARRAITZEN DUGU!!

Maiatzaren  bigarren asteburuan zehar Gaztelekuan ekintza anitz egin ditugu.

DBH2ko mutilak, San Pedroetako esaldi lehiaketarako esaldiak sortzen ibili ziren. Eta egia esan esaldi oso politak sortu zituzten.

Lokaleko pareta ere margotzen ibili ginen.  Gustura askoan, ibili ziren gure gazteak!!

Asteburu horretan bertan, Motxila 21 kontzertua ikustera gerturatu ginen herriko plazara.

Azkenik, esan beharra dugu, Instant 1ean lehiaketan parte hartu zuten  argazkietatik udalak bat aukeratu zuela eta sari moduan, afari bat eman ziela gure gazteei. Zorionak neskak!!!

AITZORROTZEN!!!!

Maiatzeko lehengo asteburuko ostiral eta zapatuan, gazteekin San Pedro jaiei buelta batzuek ematen ibili ginen, beraien gustuko ekintzen proposamenak batuz…. Horretaz gain, betiko lez, mahai jolasetan, ping pongean, futbolinean… ere ibili ginen. Domekan berriz, gazte talde batekin Aitzorrotzera igo ginen eta bertan bost baietz lehiaketa egin genuen, horretarako gazteek bertara hurbildu zirenen laguntza ere izan zuten.    

MARRAZTEN, ANIMATZEN, PILOTAN ETA PELIKULAZ GOZATZEN

Apirileko azkeneko asteburuan, Aste Santutako oporraldi laburren ondoren zabaldu genituen berriz ateak. Apirilak 28, 29 eta 30eko asteburu horretan, ekintza anitz egin genituen. Ostiralean margotu berri diguten paretan Aitzorrotz marrazten ibili gonen. Zapatuan ordea, nesken futbito partidua ikusten joan ginen. Domekan berriz, eguraldi eskasa zela eta, arratsaldeko lehengo orduan pilotan ibili ginen frontoian. Ondoren, “In Time” pelikula ikusi genuen.

 

 

 

 

TIPI TAPA TIPI TAPA KORRIKA!!!

Pasa den asteburu honetan korrika izan da nagusi Gaztelekuan. Izan ere, ostiralean, gazte talde batek larunbatean Eskoriatzatik pasako zen korrikarako pankarta bat egin zuen.

Larunbatean berriz, indarrak hartzeko, Gaztelekuan gazteekin batera gosaldu genuen. Ondoren, herri osoa igarotzen zuen giza- katean parte hartu genuen, beraiek egindako parkartarekin batera.

Buletan gazteek bazkari goxoa prestatu zuten eta korrikan atera ginen! Korrikaren ostean,herriko plazan giro apartean bazkaldu genuen.

Igandea berriz wii dance jarri genuen, gustura asko ibili ziren dantzan!

 

ONDO ONDO PASA OPORRETAN ETA BUELTARARTE GAZTIAK!!!