Paintbal iteera eta euskararen eguna!

Eskoriatzako gaztelekuan, mila ekintza antolatzen eta gazteek mila aukera izaten dituzte beraien aisialdiaz gozatzeko. pasa zen Igandean BedoƱara joan ginen hotzari aurre egin eta aretxabaletako gaztelekukoekin paintbal egin genuen.

paintball

Aste  bukaera honetan euskararen eguna dela eta ekintza bereziak antolatu ditugu.
gaztelekuko bertso meriendak ere badatoz urte amaierarekin batera! zuk proposatu zuk antolatu!

EUSKERAREN EGUNA

GAZTELEKUA BERRITZEN

Urria hasieran, gaztelekuari itxura aldaketa berri bat ematen hasi ginen. Boulderraren gela esaterako, urdinez margotu dugu. Bertan itsasoko gaia landu nahi dugu, hots, olatuak, urpekontzia eta itsasoarekin loturik dauden irudiak margotu nahi ditugu, gelak itxura lasai eta inspiragarri bat eduki dezan.


Gaztelekua berritzeko asmoz, stencil-a landu dugu. Xabik hezitzaileeoi eta gazteeei marrazkia karteletan proiektatzen, bisturiarekin mozten eta behin plantila eginik, paretan spray-arekin margotzen erakutsi zigun.


Bestalde, karaokea eta afari-merienda eduki dugu. Gazteak arratsaldea euskal-kantak abesten igaro ondoren, tortila patata, azeitunak, palomitak…jan zituzten.  


 


P1000751

GAZTELEKUAK ATEAK IREKI DITU!!!

Eskoriatzako gaztelekuak irailaren 24ean 2010-2011 ikasturterako ateak ireki zituen. Ostiralean DBH 1-ekoentzat bakarrik zabaldu zen eta irekiera ospatzeko merendola egin genuen. Astebukaeran aldiz, urte osoan sartzeko aukera izango duten 12-17 urte bitarteko gazte guztientzat zabaldu zen eta aisialdian ondo pasatzeko zenbait jolasetan aritu ginen: pin pon eta futbolin txapelketan, mahai jokoetan eta hanka paloetan.

Urtean zehar irteera, ekintza eta txapelketa ezberdinak izango ditugu. Aurten, iaz bezala bertsolaritzak bere lekutxoa izango du gaztelekuan eta bertso meriendak antolatuko ditugu.

Bestalde, gazteek proposatzen dizkiguten edozein proposameni irekita gaude. Beraz ANIMATU GAZTE!!!


GAZTELEKUKO IREKIERA