Neguko kirolei lotutako asteburuarekin hasi genuen otsaila. Kolore zuriko otsail hasiera izan genuen. Mendiko eskia gai hartuta laburmetrail ezberdinak ikusi genituen, batik bat hurrengo egunean eskiatzera joatekoak ginenez, haginak zorrozteko.
Valdezcaray eski estaziora egin genuen irteera eta sekulako eguraldi eta elur ona tokatu zitzaigun. Sekulako arrakasta izaten duen ekintza da eskiarena, bailaratik 60 bat gazte joan ginen San Lorentzoren magaletan eguna gozatzera. Egun aparta!
Tailerrak ere izan ditugu hile honetan; Fieltro eta sukaldaritza esaterako. Fieltro tailerrean giltzen apaingarri ezberdinak egin genituen, lan txukunak.
Sukaldaritzan ordea, Napolitana eta Palmeratxoak egiteko aukera izan genuen. Irtenet bidez eskuratutako errezeta aplikatu genituen, merienda ederra osatuz.
Negu zoro honek ematen dituen egun ederrak aprobetxatuz, Slik line izeneko oreka jokuan ibili izan gara sarri gazteleku kanpoan. Ez da dirudien bezain erreza!
Hile honetako berezitasun handienetan, Aretxabaleta eta Eskoriatzako gaztelekuen arteko futbolin txapelketa izan zen. Bikote askok eman zuten izena eta lehia bizian aritu ziren bi astebukaratan zehar. Eskoriatzan egin genuen lehen kanporaketa, 5minutuko denporan ea nork sartzen zuen gol gehien. Hurrengo asteburuan Atxabaltara abiatu ginen bertako futbolinean hurrengo fasea jokatu ahal izateko. Gainera eguraldi ona aprobetxatuz, oinez joatea erabaki genuen.
Azkenik, zozketa bidez finala Atxabaltan jokatu zen, eta gure neskak ez ziren bat ere gaizki aritu 3 eta 4. postuak lortu baitzituzten, zorionak!