TXAPELKETAZ BETERIKO ASTEBURUA!!

Txapelketaz josiriko asteburua pasa dena! primeran pasa dugu guztiok batera futbolin eta ping-pong aren inguruan.

Zapatuan futbolin txapelketa izan genuen. Bikote ugarik ean zuten izena eta oso gustura ibili ziren futbolinari eragiten.

IMG_20151010_183321605 IMG_20151010_183327172

Domekan aldiz Ping-pongean ibili ginen jo ta sua arratsalde guztian. 18 gaztek eman zuten izena txapelketan eta giro bikaina sortu zen mahai inguruan, lagunei animoak ematen ibili ziren gazteak.

IMG_20151011_183749350 IMG_20151011_184853726

Denbora luzean palari ematen aritu ondoren bi gazte iritsi ziren fialera irribarrea ta laguntasuna momentu oro aurpegian mantenduz.IMG_20151011_193948277 IMG_20151011_193527340

Finalera iritsi ziren bi gazteek saria jaso zuten! ping pong pala bana!! beraik nahi bezela dekoratzeko aukerarekin!! eta ez zuten denbora galdu eta rotulagailuak hartu eta berehala pertsobalizatu zituzten!!

IMG_20151011_202912447

EKINTZAZ BETERIKO ASTEBURUA ESKOITZAKO GAZTELEKUAN

Ekintza ezberdin ugari egin ditugu asteburu honetan herriko gaztelekuan. Egubakoitzean, pintura rodillo eta brotxak hartuz pareta bat koloreztatu genuen guztion artean erabakitako kolorearekin, gaztelekuari aire berri bat emateko asmoarekin! Gustura ibili ziren gazteak erropa zaharrak jantzi eta lokalari beraien kutsua ematen, beraien eskuekin gaztelekua beraienago egiten. IMG_20150925_180745984IMG_20150925_180750828

Zapatuan mahai jolas berriak ezagutzeko aukera izan zuten gazteek eta azpaldiko gizonak bezela Uga-Buga jolasarekin aritu ginen zarataka.

IMG_20150925_184813606_HDR IMG_20150925_184824379

Gure sormena garatzeko narrugintza tailerrarekin ere aritu gara asteburuan zehar, mota guztietako kartera, pultsera etb egiteko aukera egon da eta benetan disfrutatu dugu! Gazte artisauen garaia iritsiko al da?

IMG_20150927_194203487 IMG_20150927_194222540IMG_20150927_194230916

ZABALDU DITUGU ATEAK ESKOITZAKO GAZTELEKUAN!!

Zabaldu ditugu ateak Eskoriatzako gaztelekuan, eta ikasturte berriarekin batera erabiltzaile berriak ere etorri dira gaztelekura!! Asanblada batekin gaztelekuko erabilera eta arauei buruz hitz egin genuen, eta honekin batera ideia zaparrada bat ere jaso genuen erabiltzaile berriek egin nahi zituzten ekintzen berri izateko.

Asteburua gaztelekua ezagutzen pasa dute eta bertako jolas eta material ezberdinak ezagutzen!!

IMG_20150920_171920290IMG_20150920_171912539

Gela txikiko pufak betetzeko aukera ere izan zuten!! eta benetan gustura ibili zirela!

IMG_20150918_172449081 IMG_20150918_172452831

Asteburu ederra!! hurrengoan gehiago eta hobe!

BARIKUEN ZABALTZEN DITTUGU ATIAK!

Kaixo!!! Albiste on batekin gatoz!!!

Faltan bota gaittuzuela entzun eta, ikasturte berrixakin batera, GAZTE LEKUAK ATIAK IREKIKO DITTU!

Aurten be bariku, zapatu eta domeketako arratsaldiak bizipozez pizteko asmotan gatoz!

Hilan 18xan ekingo dutzau eta, merendola baten bueltan, hiruhileko hontarako ideia ezberdinak jasoko dittugu danon artien proposatu eta danon artien antolatzeko.

Barikuen ikusten gara!

ESKO ZABALKUNDE

GAZTETXEF FINAL HANDIA

Ekaineko lehen asteburu honetan ospatu dugu Gaztetxef lehiaketako final handia. Lau taldek hartu dute parte eta benetan plater interesgarri eta goxoak prestatu dituzte guztiek.

Klasifikazioaren arabera, 4 zenbaki aukeratu behar zituzten gazteek eta zenbaki horien azpian jaki ezberdinak zituzten. Lortutako jakiekin eta supermerkatutxoan hartu zezaketenarekin osatu behar zuten platerra, pintxoez osaturikoa.IMG_20150607_173031394

Zenbakien joku honekin jakien jolas handia egon zen, baina oso ondo moldatu ziren gure gazteak dena hartu eta beraien platerrak egiteko beti iruimena erabiliaz.

IMG_20150607_175435151_HDR IMG_20150607_180342976

IMG_20150607_180414398 IMG_20150607_180352715

Ordu eta erdiz lan egin ostean, sukaldatu eta guztia txukuntzean, platerren aurkezpena etorri zen. Izugarrizko platerrak aurkeztu zituzten gure gazteek, benetan txunditzekoak.

IMG_20150607_193113949

Urdaiazpiko gazta eta piper berde rollotxoak

IMG_20150607_193121266

Petxuga, patata eta arrautza gorringo pintxoa.

IMG_20150607_193109508

Intxaurrez eta urdaiazpikoz lagunduriko makarroiak

IMG_20150607_193130436

Galleta eta marrubizko pastela marrubizko irabiatuaz

Lan bikaina egin zuten gazteek, talde batek irabazi arren guztiak sentitu ziren irabazle eta hori benetan poztekoa da. Giroa bikaina izan zen eta errepikatzeko modukoa! datorren urtean gehiago eta hobe!

GORA GAZTE TXEFAK!

IMG_20150607_202011671

UDARAKO PLANIK BAI? HEMEN DA UDAERO!!

udaero kartela 2015

Atxabaltako eta Eskoriatzako gaztelekuetako uztaileko programia hemen dau!

Izena emuteko azken eguna ekainan 12xa ( maiatzan 30a baino lenau izen emuten dauenen artien, gazte udalekutan matrikulan preziua erdira jaisten dauen bi bono zozketatuko die)

GAZTE UDALEKUAK- UZTAILAN 6-10ra

GAZTEKONKIS- UZTAILAN 14-17 ra

Animau eta parte hartu!!

Informazino gehixau Atxabalta eta Eskoitzako Gaztelekuetan

TXALAPARTA TAILERRA

Domeka bero baina ezin hobea izan genuen atzokoa Eskoiatzako Gaztelekuan. Arrasateko Gorka Bergaretxe etorri zitzaigun txalapartaren lehen urratsak erakustera eta esperientzia oso polita izan zen. Gazteak oso pozik ibili ziren ttakun doinuak ikasten eta batek baino gehiagok doai ederrak erakutsi zitue! Txalaparta yenbearekin uztartzen ere ahalegindu ginen….

Eguraldi eder hauek aprobetxatuz txalaparta bat lortu behar dugu Gaztelekurako! Eskoriatzako Gazteleku Txalapartaria bihurtu beharra daukagu! Erronka berria!

Eskerrik asko Gorka!!

IMG_20150510_181356549_HDR

IMG_20150510_181555559 (1) IMG_20150510_181730704

GAZTEXEF 2015

Hasi gara aurten ere Gaztetxef sukalde leihaketarekin. Aurtengoan 4 taldek eman dute izena eta iada hirugarren saiora iristear gaude.

gaztetxef2015

Asteburu hontakoa bigarren saioa izan da eta Gaztelekua, usai eta zapore ezberdinekin jozi dute gure txef gazteek. Guk osagai base batzuk eman eta beraien esku zegoen beste dena lortu eta 2 ordu eta erdian plater eder bat prestatzea.

IMG_20150502_174649677_HDRIMG_20150502_182818134

Arraultzak, irina, olioa, gatza eta azukrea eman genien osagai moduan eta beraien sortzailetasunari esker plater zoragarriak ikusteko aukera izan genuen. Arraultza beteak, galletak, tortilla patata berezia eta amerikar tortitak izan ziren asteburu honetan daztatzeko izan genituenak.

.IMG_20150502_192120541 IMG_20150502_192612827

IMG_20150502_193312079 IMG_20150502_193542741Asteburu hontan sorpresa gehiagorekin etorriko da Gaztetxef 2015 3. saioa!!