ASTEBURU LASAIA, BAINA EKINTZA ANITZEZ BETEA

Asteburu lasaia izan da oraingoa. Ostiralean buru belarri ibili ginen mahai jolasetan, arrakasta handia izan zuen Compatibility mahai jolasak, gazteak oso gustura ibili baitziren. 13Zapatuan berriz karaokea izan genuen gaztelekuan, abesti ederrak kantatzeko aukera izan genuelarik. Domekan ostera, gazteek eskatuta pelikula bat ikusi genuen, “Intocable”. Film honetan tetraplegia duen pertsona baten egunerokotasuna bizi izateko aukera izan genuen, gazteentzat oso aberasgarria izan zelakoan gaude.

MAHAI JOLASAK ETA PELIKULA

Ostiralean gaztelekuan mahai jolasetan buru belarri ibili ginen, jende dezente hurbildu zen gurera eta DBH1eko neska mutilak ere gerturatu ziren. Azken horientzat egun ederra izan zen gaztelekua eta bertan dugun materiala ezagutu eta probatzeko.img-20161003-wa0007

Larunbatean ere ostiralean bezala, mahai jolasetan ibili ginen arratsalde guztian zehar. Aipatu beharra dago, gaztelekuan espazioa berrantolatzeak gela txikiari beste erabilera bat eman diola. Hau da, orain gela txikian lehen baino gazte gehiago elkartzen da, mahai jolasetan ibiltzeko edo lasai-lasai egoteko. Izan ere, orain mahai jolasak gela txikian daude.

Igandean berriz pelikula bat ikusi genuen, La leyenda de Tarzan. Gazteak oso gustura egon ziren, ikasturteko lehengo pelikula izan dena ikusten.

portada img-20161002-wa0000

TALOAK, GOITIBEHERAK, MARGOTZE LANAK…. DENETATIK EGIN DUGU!!

Ostiralen, Aretxabaletara joan gienen arratsalde pasa. San Migelak zirenez, Aretxabaletako Gazte Lekuak Talo Tailerra antolatu zuen eta bertara joan ginen talo goxuak egitera eta bertako gazteak ezagutzera! Primeran ibili ginen!

img_20160927_135749

Larunbatean berriz, Eskoriatzako 3. Goitibehera jaitsiera izan genuen. Giro ederra sortu zen herrian eta Gazte Lekutik bertara joan ginen, festan parte hartzera!

img-20160927-wa0015

Igandean, eguraldi txarra izan genuenez, eta aurreko asteburuan hasitako lanarekin jarraituz, gure Gazte Lekuko paretetan egin genituen marrazkiak koloreztatu genituen. Poliki poliki bagoaz aurrera txukuntze lanekin !

img_20160927_140002

MARTXAN GAUDE BERRIRO ERE!!

Udatik bueltan, martxan gaude berriro ere. Asteburu honetan erabiltzaile berriak gerturatu dira gurera eta elkar ezagutzeko aukera izan dugu!!

Ostiralean gazte dezente izan ziren. Mahai jolasean, hizketan, ping-pong eta futboliñean ibili ginen gustura asko!

collage-1474288216875

Larunbatean berriz, LANDART tailerra izan genuen Gazte- lekuaren kanpoaldean eta bertan parte hartu genuen. Gustura ibili ziren gure gazteak naturarekin kontatuan!

collage-1474288146128

Igandean berriz, Gazte-lekuko paretak txukuntzen ibili gienen. Gazteen artean txoko ezberdinetan ze marrazki jarriko genuen erabaki eta margotze lanari ekin genion gogotsu!!

collage-1474288042237

Aste ona izan eta ostiralerarte gaztiak!

HASI DA UDAERO!!

Astea ondo hasteko eta Udaerori hasiera on bat emateko, Opakuan egon ginen astelehenean!

DSC_0033

Bertan, paisaia politaz disfrutatzeaz gain eta hiru herrietako gazteak batera egoteaz gain, espeleologia egin genuen Iguaran kobazuloan.

IMG_0396 IMG_0443

Denak prest ginela koban barrena sartu ginen, bertan zeuden forma ezberdinak ikusiz , estalaktita, estalagmitak… zati batzuetan arrastaka ere ibili ginen koban barrena. Oso esperientzia polita izan zen eta denek disfrutatu genuen!!

IMG-20160705-WA0006

SAN PEDRO JAIAK

Eskoriatzan San Pedro jaiak direla eta, atzo gaztetxoendako ekintza anitz burutu ziren; gazteendako koadrilen arteko jolasak, afaria eta disko festa. Arratsaldeko seietan Plaza Txikin elkartu ginen eta gaztetxoen arteko jokoei eman genien hasiera. Jokoetan, 12-14 urteko hiru gazte koadrilak hartu zuten parte.

Koadrilen arteko jokoei hasiera, galdera batzuekin eman genion; Zer da morokila?, Nola zuen izena Eskoriatzako aguazilak?…. Ondoren, makarroi espageti, elefante eroa, zerbitzari itsua, eskiatzaile malabarista, shelfia eta globo puskatzaileak deritzon jokoak egin genituen besteak beste. Gaztetxoen koadrilen arteko jokoei bukaera, garbitu eta pisatu deritzon jokoarekin eman genion. Garaileak 2.DBHko gazte koadrila bat izan zen, San Pedro jaietan irabazitako afari eder batez gozatzeko aukera izan izango dutenak. Koadrilen arteko jokoei dagokionez, azpimarratu beharra dago, gazteak oso gustura ibili zirela koadrilen arteko jolasetan, giro atsegina sortu baitzen. Datorren urtera begira, ikusitako arrakastaren ondoren, berriz planteatzeko ekintza izan daitekeela uste dugu.

IMG-20160629-WA0034IMG-20160629-WA0028

IMG-20160629-WA0011  IMG-20160629-WA0022IMG-20160629-WA0021Jokoak bukatu ondoren, bederatzietan, jokoetan parte hartu zuten gazte batzuekin jubilatuen sozietatera joan ginen afaltzera. Guztion artean afaria egin genuen, tripa bete eta solasaldian aritu ginen. Oso gustura egon ginen gazteekin gai ezberdinen inguruan berba egiten. Afariarekin bukatzeko, guztion artean jaso genuen dena.

IMG_20160629_232055038Afaldu ondoren, hamaikak baino zertxobait lehenago, liburutegiko parkera joan ginen AZ Gaubelakoek 12-17 urte bitarteko gazteei zuzendutako disko festa antolatu baitzuten. Alabaina, bertara hurbiltzeaz bat, 7-10 urte bitarteko haur talde bat zegoen bertan konturatu ginen. Hori ikusteaz bat, gazte batzuek ez ziren bertara hurbildu. Hori dela medio, hezitzaileok gazteengana hurbildu ginen bertara hurbil zitezen animatzera. Gazte koadrila batzuek animatu bagenituen ere eta batzuek dantzatzen ibili baziren ere, ordu-erdira gazteak joaten hasi ziren eta gurasoak haurrekin hurbiltzen. Gazteek, haurrak eta gurasoak ikustean, ekintza hori beraientzat zela aldarrikatu ziguten, 12-17 urte bitarteko gazteentzat. Datorren urtera begira, jarduera hori beste modu batean planteatu beharko litzateke, hau da, 12-17 urte bitarteko gazteentzat soilik izango den ekintza bezala. Izan ere, adin tarte honetako gazteek jaietan ez baitituzte beraiei zuzendutako ekintza larregi izaten, gauza batzuetarako gazteegiak dira eta beste batzuetarako ordea jada helduak.

 

Udaero, mahai jolasak….

Ostiralean Aretxabaletako Gazte Lekura joan ginen Udaeroko ekintzak guztion artean erabakitzera. Kostata, baina azkenean erabaki genituen uztaileko hiru egunetan egingo ditugun ekintzak:

Udaero

  • Uztailak 5: Gamarrako igerilekuan egun pasa,
  • Uztailak 6: Afaria eta jokoak egingo ditugu Aretxabaletan eta ondoren bertako Gazte Lakuan egingo dugu lo.
  • Uztailak 7: Eskoriatzan parrilada egingo dugu.

 

Uztailean egingo ditugun ekintzak aukeratu ondoren, merendola egin genuen Udaeron parte hartuko dutenekin, beraien arteko lehen harremana sustatzeko asmoz.

Larunbatean berriz, datorren urtean gure erabiltzaile izango diren 6.mailakoei Gazte Lekura hurbiltzeko aukera eman genien. Ostiralean beraiekin egon ginen eta larunbatean etortzeko esan genien, ostiralean Aretxabaletara joan ginenez, gurera etortzeko aukerarik ez zutelako izan. Alabaina, ez zen gurera 6.mailako gazterik hurbildu. Hori dela medio, DBH 1.mailako gazteekin mahai jolasetan ibili ginen arratsalde guztian zahar. Gainera, horiekin elkarrizketa sakonak ere izan genituen.

Domekan berriz, eguraldia lagun izan genuenez, barruan eta kanpoan ibili ginen, batez ere mahai jolasetan, baina telazko nezeserrak, diru-zorroak, estutxeak…  ere egiten ibili ginen. Mahai jolasetan Tela

TEKNOLOGIA BERRIAK ETA ASTE ZAPATISTA!

Ostiral arratsalde lasaia izan genuen, puffak konpontzen ibili giñen, mahai jolasetan ere aritu giñen…

IMG_20160611_165518

Larunbatean, Aste Zapatistan parte hartu genuen! gustora ibili giñen musika brasildarra entzuten eta bakarren batzuk ere dantzara animatu ziren!!

IMG_20160611_185359 IMG_20160611_184628

Igandean berriz, pelikula bat ikusteaz gain, teknologia berriak ezagutzen aritu giñen, eta bideo desberdinak grabatu genituen!!barre ederrak bota genituen!

bideoa

ASTE ONA IZAN!!