Gozatu euskara ahoan

Atzo Eskoitzan euskararen egunan inguruan egun polita egon zan. Bertso, herri bazkari, trikitixa eta abarrekin.

Guk gure harritxua be jarri gauen, ta atsaldien Mihiluze lehiaketa euki gauen plazan, urtero letxe, Eskoriatzako Udalakin elkarlanien egun polit eta dibertigarri bat osatuaz.

19.00etan hasi gitzen gaztien lehiaketiakin. Barre ta algara tartien atsalde politxa pasau gauen. Basapiztiak+ taldian irabazi euien, afari goxo bat Eskoriatzako taberna baten. Zorionak neska-mutilak!

100_4805Helduek be euki euien tartia euren abileziak erakusteko, eta Katarsia taldia izan zan garaile.

100_4803 100_4804

Beste behin, euskarai bultzada politxa emuteko egun borobila. Gainera “Ixotu” euskaran aldeko gazte taldian aurkezpena be izen zan! Aupa gaztiak!!

 

ESKOHITZA GAZTEA

Domeka hontan, azaroak 16, gazteek Eskoitzari buruzko beraien iritzia emateko aukera izan zute ESKOHITZA GAZTEA prozesuan. Lau gai jorratu genituen gehienbat, jaiak, kirola, gaztelekua eta aisialdia, eta gazteak benetan gustora aritu ziren gaztelekuan kokatutako lau mahaien inguruan barriketan.

Ea beraien ideia eta proposamenak aurrera eramaten diren!!!

eskohitzagaztea

100_4764 100_4773100_4774100_4772 100_4769 100_4768 100_4767 100_4763 100_4762 100_4760

UDAERO 2014

Badator uda! Ta udakin batera UDAERO! Prest daukou aurtengo UDAEROko proposamena.

udaero kartela

Bi astetan dator banatuta aurtengo UDAERO. Alde batetik “Gazte Udalekuak” uztailan 7tik 11ra egunero ekintza ezberdiñak. Ekintzak danon artien pentsauko dittugu ta hortarako izena emuten dauenen artien bilera bat eingou ekainan 23an.

Bestetik aurreko urtietako arrakasta ikusitta, aurte be “Gaztekonkis” eukiko dogu. Aurten baina, Leixargarate aldera eingou! Abentura asegurauta dau!

ANIMAU ETA INFORMAU GAZTELEKUEN!

Otsaila!

Neguko kirolei lotutako asteburuarekin hasi genuen otsaila. Kolore zuriko otsail hasiera izan genuen. Mendiko eskia gai hartuta laburmetrail ezberdinak ikusi genituen, batik bat hurrengo egunean eskiatzera joatekoak ginenez, haginak zorrozteko.

Valdezcaray eski estaziora egin genuen irteera eta sekulako eguraldi eta elur ona tokatu zitzaigun. Sekulako arrakasta izaten duen ekintza da eskiarena, bailaratik 60 bat gazte joan ginen San Lorentzoren magaletan eguna gozatzera. Egun  aparta!

 

Tailerrak ere izan ditugu hile honetan; Fieltro eta sukaldaritza esaterako. Fieltro tailerrean giltzen apaingarri ezberdinak egin genituen, lan txukunak.

Sukaldaritzan ordea, Napolitana eta Palmeratxoak egiteko aukera izan genuen. Irtenet bidez eskuratutako errezeta aplikatu genituen, merienda ederra osatuz.

 

Negu zoro honek ematen dituen egun ederrak aprobetxatuz, Slik line izeneko oreka jokuan ibili izan gara sarri gazteleku kanpoan. Ez da dirudien bezain erreza!

 

Hile honetako berezitasun handienetan, Aretxabaleta eta Eskoriatzako gaztelekuen arteko futbolin txapelketa izan zen. Bikote askok eman zuten izena eta lehia bizian aritu ziren bi astebukaratan zehar. Eskoriatzan egin genuen lehen kanporaketa, 5minutuko denporan ea nork sartzen zuen gol gehien. Hurrengo asteburuan Atxabaltara abiatu ginen bertako futbolinean hurrengo fasea jokatu ahal izateko. Gainera eguraldi ona aprobetxatuz, oinez joatea erabaki genuen.

Azkenik, zozketa bidez finala Atxabaltan jokatu zen, eta gure neskak ez ziren bat ere gaizki aritu 3 eta 4. postuak lortu baitzituzten, zorionak!kilian-jornet-facebook 2014-02-15 18.10.58 2014-02-15 18.11.21 2014-02-15 18.11.37 2014-02-21 18.27.43 2014-02-15 19.01.13 2014-02-21 18.30.08 2014-02-21 18.28.07 2014-02-23 17.43.00 2014-02-23 18.11.58 2014-02-23 19.33.34 2014-02-23 18.12.19